wrapper

Oharrak

Beste urte batez, etenik gabe, 24 orduz danbor hotsez bete da Azpeitia. 24 orduz, ehundaka herritar izan dira danborraren bueltan festan. Azpeitiko Udala festak pasatuta, azken egunetan Azpeitian izan den giro onarekin “gustura” da: “Hotz izanagatik, bero izan dira kaleak. Festa giro ederra nagusitu da. Danborzaleek, elkarrekin festaren alde jarri dute beren aletxoa eta bidelagun ederra izan dute guzti honetan Udal Musika Banda”, adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak.

Inoizko parte hartzerik handiena izan da helduen danborradan, aurten. 30 talde eta 1.500 lagun inguru izan dira parte hartzen, baina hala ere, normaltasuna izan da nagusi: “Hiru talde berri, 1.500 lagun inguru… jendetza da eta 00:00etako bandera igoera danbor jole guztiek plazatik ikustea nahi genuen, eta garaiz ibili ginen. Benetan eskertzekoa da taldeek duten prestutasuna festak ongi irten dezan”, gaineratu du eta guztiak zoriondu nahi izan ditu. 

Haurren danborra ere ohi bezala, joan zen, giro paregabean: “Haurrek bere duten ilusioarekin bete zituzten kaleak, eta danborradak gure herrian etorkizuna duela argi utzi zuten". Horretaz gain, Aitor Expositok eginiko karrozaz gozatzeko aukera ere izan zuten kale ertzetan zeudenek. “Maila altuko proiektua da egin duena, eta zoriontzekoa”.

Danborradaz gain, beste hainbat ekintza ere izan dira festa garaian Azpeitian. Umeentzako eta sokamuturra, besteak beste: “Jende asko ibili da ekintza guztietan, eta giro ona izan da orohar”.

Bukatzeko, festak ongi irteteko lanean aritu diren guztiak eskertu nahi izan ditu: “Eskerrik asko festak ondo irteteko lanean aritu diren guztiei, eta orokorrean, herritarrei. Herritarren parte hartzerik gabe ez zelako posible izango 24 orduko festa paregabe hori!”.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information