wrapper

Oharrak

Iristear dira 2020ko sansebastianak. Herenegun hasi ziren danborradetako entseguak, eta ia guztia prest da inoizko San Sebastian parte hartzaileenaz gozatzeko. "Urtea joan eta urtea etorri, gero eta herritar gehiago dira danborra jotzera animatzen direnak.Gero eta danborjole gehiagok betetzen dituzte kaleak, eta hori benetan pozgarria da. Aurtengo berrikuntza handiena horixe izango da: sansebastian bezperako danborradan, hiru talde berri izango dira: Inpernue, Ilunpe eta Izarritzpe elkarteetako kideak izango dira", adierazi zuen Nagore Alkorta alkateak atzo egindako festen aurkezpenean. Hori dela eta, aurten 22:00etan hasiko da danborrada. 

Guztira 30 talde, 1.500 pertsona baino gehiago izango dira igandean herriko kaleetan zehar herria danbor hotsekin betetzen: "Jendetza izango da danborraren bueltan kalejiran, eta ohi bezala, aniztasuna eta parte hartzea izango da nagusi. Heldu naiz gazte, emakume zein gizon… denentzako moduko festak izango dira aurtengoak ere", gaineratu zuen.

Danborradaren historian, hiru talde berri urte berean osatu eta parte hartzea ez da gertatu: "Herritarrek festetan parte hartzeko duten gogoa eta festei dioten aprezioaren seinale da nahi hori. 1957. urte hartako lehen danborrada hartatik aldaketa ugari egin dira. Gizartea aldatzen joan da eta danborrada garai berrietara moldatzen joan gara. EEsentzia bera dute festek, herritarrek elkarrekin danborren bueltan gozatzea. Eta esan bezala, aurtengoan, inoizko herritar gehien izango dira. Festak horixe direlako, herritarrek ondo pasatzeko momentuak. Ederra izango da plaza inoizko beteena ikustea". 

Hiru elkarte, 150 lagun inguru gehiago izango dira hemendik aurrera danborradan. Datu kurioso gisa, aurten, Inpernue elkartea berriro danborradan izatea izango da. Helduen danborradako lehen urte haietan, 1959tik 1964ra bitartean hartu zuen parte, hain zuzen ere. 2020an, berriro izango dira kalean.

Aurtengoan, talde eta jende kopurua dela eta, hainbat aldaketa edo egokitzapen egingo dira: 22:15ean beharrean, 22:00etan hasiko da danborrada. Ordua zertxobait aurreratu da 00:00etarako talde guztiak plazan izateko helburuarekin.  Eta plazan, elkarte guztiak elkarrekin izateko, azoka plazara arte izango da taldeentzako lekua. Beraz, ikusleek plazaren beste hiru aldeetan izango dute lekua, baina ez azoka plaza aurrean.

Omenaldia eta karroza
Sansebastian egunari dagokionez, umeak izango dira protagonista. Herriko txikienak ere danbor hotsez beteko dute herria. Baina omenaldi bat egiteko ere aprobetxatuko du Udalak: "Adineko pertsonei egunerokotasunean laguntza eskaintzen dieten boluntarioei beren lana errekonozitu eta eskertzeko tartea hartuko dugu", zehaztu zuen. Hori, haurren danborrada plazara iristean egingo dugu udaletxean.
Horretaz gain, aurten, estrainekoz, Aitor Exposito ari da karroza osatzen. Buru-belarri ari da karrozari azken ukituak ematen. Aurtengoan, 'Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta' lemapean osatu du. Expositok azaldu zuenez, gaia beste urteetakoa baino "zabalagoa" izan da aurtengoan: "Kazorarako ideia nirea izan da, baina lan atzo du atzetik eta talde lana izan da. horregatik eskerrak eman nahi dizkiet lagundu didaten guztiei", azaldu zuen, eta ez zuen karrozaren inguruko xehetasun gehiago eskaini nahi izan. 


Balkoitik ikusteko, zozketa
Duela zenbait urte jarri zen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita. Aurten, banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du Udalak. Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Ostiral eguerdira arte (12:00ak arte) dute horretarako aukera. Izena ematen dutenen artean 10 bikotek izango dute egun bakoitzean balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.

Bukatzeko, bi ohar garrantzitsu aipatu nahi izan zituzten, alde batetik,  herritarrei festak "aske bizi eta ingurukoak ere aske sentiarazteko" deia egin zuen alkateak  eta Azpeitian erasoek ez dutela tarterik azpimarratu zuen; bestetik, berriz,  Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak errespetua eskatu zuen: "Festetan batzuk gozatzeko, beste askori lana egitea tokatuko zaigu, eta lana egin behar duten horientzako errespetua eskatu nahi dut". Festetaz gozatzeko deiarekin amaitu zuten hitzartzea.

 

EGITARAUA

URTARRILAK 18, larunbata

16:00etatik 20:00etara Haur Parkea, Izarraitz Pilotalekuan.

22:30etan KONTZERTUA: Distorsión eta Baserriko Ollaskue LabienTaldearen emanaldia, Sanagustin Kulturgunean.

URTARRILAK 19, IGANDEA- SAN SEBASTIAN BEZPERA

Haur Parkea Izarraitz Pilotalekuan
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
                 16:00etatik 20:00etara

22:00etan HELDUEN DANBORRADA.

24:00etan Talde guztiak elkartuta Plaza Nagusian danborradako doinuak joko dituzte.

URTARRILAK 20, ASTELEHENA SAN SEBASTIAN EGUNA

09:00tan Herriko kaleetan zehar Izarraitz Txistulari taldea eta Musika Eskolaren GOIZ-ERESIA.

09:30ean ARDOZALEAK eta GURE AMETSA Taldeek, Udal Musika Bandarekin batera eta Musika Eskolako Txilibatuak kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

10:15ean Herriko agintariak KORPORAZIOAN Eliza Nagusira joango dira.

10:30ean Herriko Kaleetan zehar PROZESIOA.

10:45ean San Sebastian Eliza Nagusian MEZA NAGUSIA. Parrokiko eta Julian Barrenetxeako Abesbatzen laguntzarekin.
12:00etan SOKAMUTURRA Plaza Nagusian

12:30ean HAURREN DANBORRADA eta karroza

Izenburua: Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta
Karrozaren egilea:Aitor Exposito Ibarmia azpeitiarra.

16:30ean SOKAMUTURRA kaleetan zehar

17:00etatik 20:00etara Haurrentzat BIRZIKLATUZ tailerrak Azoka Plazan.

23:15ean Bandera Jaitsi arteko Danborrada. Bustinzuriko Errebaletik abiatuko dira.

24:00etan Bandera jaistea herriko UDAL MUSIKA BANDA eta
Azpeitiko sei elkarterekin: Basazabal (B)- Ziripot ( D )
Landeta Egizale (B )- Alkartasuna ( D) Ollagorra ( B )- Loilabidezahar (D )

URTARRILAK 26, IGANDEA

12:00etan Sokako zezen txikia Erdikaletik Plaza Nagusira
ZEZEN TXIKIAK eta PONIAK

16:30ean SOKAMUTURRA kaleetan zehar

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information