Azpeitiko Udalak Esklabak-Iturzulo eremuan bigarren faseko etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatua du. Hala, babestutako etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 2a arte dute izen emateko aukera, udaletxean.
Zehazki, bi moldetako etxebizitzak egingo dira; tasatu bereziak eta babes ofizialekoak. Interesa dutenek, batean, bestean edo bietan eman dezake izena, baldintzak betetzen badituzte. Bakoitzak bere prozedura du, eta Udalak herritarrei gogorarazi nahi die, bietan izena eman nahi dutenek bi prozedura desberdin jarraitu behar dituztela.
28 etxebizitza tasatu eraikiko dira, alde batetik. Horien zozketan izena eman nahi dutenek, eskatutako dokumentazioa eta izen emateko orria entregatu behar dituzte udaletxean abenduaren 2a bitartean.
Babes ofizialekoak 39 izango dira bigarren fase honetan. Babes Ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek Etxebiden eman behar dute alta erosketa aukeran. Prozedura hori udaletxeren bidez ere egin daiteke.
Informazio gehiago
Etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..