Azpeitiko Udala herritarren etxebizitza eskubidea bermatzeko hartzen ari den neurrien oinarrian etxebizitza beharraren inguruan egindako bi ikerketa daudela gogorarazu du: "Ikerketa horietatik abiatutako eskaintza egiten ari gara, molde, tamaina eta prezio desberdinetako etxebizitza eskaintza zabaltzen ari gara, eta bide horretan jarraituko dugu. Helburua babestutako etxebizitzen eskaintza jarraitua egitea da. Bigarren fase hau aurretik hartutako neurri eta egindako eskaintza borobiltzera edo osotasuna ematera dator", zehaztu du.
Etxebizitza bat eskuratzeak eragin ekonomiko handia du pertsona edo familia baten ekonomian, "eta babestutako etxebizitzen eskaintza herrian eskaintzean, herritar asko eta askoren bizi kalitatean eragin dezakegula uste dugu, eta hori da gure helburua". Azpeitiarrak herrian bertan eta bizi kalitate onean bizitzea da neurri horien helburua.
Izen ematea, abenduaren 2ra bitartean
Izenen ematea gaur bertatik egin daiteke udaletxean. Babes ofizialekoen kasuan urtarrilaren 1ean ETXEBIDEN erosketa erregimenean altan dauden espedienteen zerrenda eskatuko da, beraz aurretik eskaria egin beharko da, horretarako lehenbailehen eskaera egitea komeni da, “gure aurreikuspenaren arabera abenduare 2 a baino lehen eman beharko litzateke”. "Etxebiden eskaera udaletxe bitartez egin daiteke bertan sarrera emanez", zehaztu du Leire Goenaga zinegotziak. Internet bidez Etxebidekoko web-orrian ere egin daiteke tramite hori, baina altan egotea ez da automatikoa izaten.
Tasatuen kasuan izena ematea abenduaren 2ra bitartean egin ahalko da. Tasatuen kasuan derrigorrez udaletxean eskaera egin beharko da.
Informazio gehiagorako 943 15 71 83 telefonora deitu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo Azpeitia Berritzenen bulegotik pasatu daiteke.
ESKLABAK-ITURZULOKO ETXEBIZITZEN XEHETASUNAK
BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN INGURUKO DATUAK
Etxebizitza kopurua: 39 etxebizitza
Mota: Babes ofizialeko etxebizitzak
Etxebizitzen deskribapena: 1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak; logela bateko 1, 2 logelako 15 eta 3 logelako 23 (bat egokitua)
Zozketaren data: 2020. urteko udaberria
PREZIOA:
Etxebizitza arrunta: 110.000 €tik 158.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitu bat 198,800 € (BEZ gabe)
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Etxebizitza jabetzan ez izatea (salbuespenak salbuespen)
- Errolda Azpeitian:
Azken 15 urteetan 6 urtez
Azken bi urtetan jarraian (2019/01/01az aurretik)
- Diru-sarrerak (2018. urtekoak)
9.000€- 39.000€00
- Etxebiden, salmenta aukeran, izena emanda egotea
ETXEBIZITZA TASATUEN INGURUKO DATUAK
Etxebizitza kopurua: 28
Mota: Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak
Etxebizitzen deskribapena: 2-3 logelako etxebizitzak; 2 logelako 3 (bat egokitua) eta 3 logelako 25
Zozketaren data: 2020.urteko udaberria
PREZIOA:
Etxebizitza arrunta:
181.000 €tik 221.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitua bat:
223.000 €(BEZ gabe)
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Etxebizitza jabetzan ez izatea (salbuespenak salbuespen)
- Errolda Azpeitian:
Azken 5 urtean 3 urtez
Azken 15 urteetan 5 urtez
Azken 10 urtean Azpeitian lan egin izana (2019/01/01az aurretik)
- Diru-sarrerak (2018. urtekoak)
25.000€- 50.700€
-Udaletxean eskaria erregistratuta izatea abenduaren 1erako