wrapper

Oharrak

Pasa den larunbatean, Soreasu antzokian, 'Eskola Kirola herri hezitzaile ikuspegitik' jardunaldien baitan, eskola kirolaren inguruan hausnartzen aritu ziren guraso, hezitzaile, aditu eta arituak. 50 bat lagun elkartu ziren jardunaldien bueltan, eta "goiz emankorra" izan zen antolatzaileen hitzetan. 

Ibilbide luzea du Eskola Kirolak herrian; urte askoan herritar izugarri pasatu dira programa honetatik. Ibilbide guzti horretan zehar, aldaketak jasan ditu, nabarmenenak azken urteotan. Eta ia hiru hamarkadetan egindako ibilbidea balioan jarri, errekonozitu eta aurrera begirako erronkei elkarrekin erantzuteko gogoz azaldu ziren Udala, Eskola kirol kontseiluko kideak eta herriko hiru ikastetxeak. 

Jardunaldi horiekin eskola kirolari "beste bultzada bat" eman diotela uste dute antolatzaileek. Jardunaldi hau, Azpeitia Herri Hezitzaileak iaz herriko talde eta eragileekin modu parte hartzailean eginiko diagnostikoaren harira antolatu da: "Azpeitian kirol duen garrantzia eta presentzia behin eta berrirro agertu zitzaigun diagnostikoan, eta Eskola Kirolaren inguruko gaiak ere azaldu ziren, eta erronka horri heltzea erabaki genuen talde eragilean", zehaztu dute. 

"Eskola Kirolean aritzen diren eta aritu izan diren horien guztien lanaren errekonozimendu, eta urte guzti hauetan eman diren aldaketak balioan jartzeko ere aprobetxatu nahi izan dugu jardunaldia. Horri gehitu behar dizkiogu jardunaldian jaso genituen ideiak eta proposamenak. Uste dugu etorkizunerako zenbait gako jaso genituela bai hizlariek esan zuten guztitik eta baita ere ikusentzuleengandik jaso genituen iritzietatik", adierazi du Egoitz Arruti Kirol batzordeburu eta Herri hezitzaile dinamikako talde eragileko kideak. Horrekin batera, jardunaldia antolatzen ibili zirenei, parte hartu zutenei eta entzutera eta parte hartzera joan zirenei ere eskertu nahi izan die konpromisoa. 

 Antolatzaileak "gustura" daude jardunaldiek emandakoarekin: "Ikusi da lanean jarraitzeko arrazoiak daudela eta aukera ugari dagoela Eskola Kirola balioak lantzeko eremu ezin hobe izaten jarraitzeko. Herri Hezitzaileak bere ateak zabalik ditu proposamen gehiago jasotzeko eta balioetan oinarritutako heziketa bideratze aldera zubi lanak egiten jarraitzeko. Esparru honetan zein beste hainbatetan lanean jarraituko dugu hemendik aurrera ere", zehaztu du Maite Azpiazu dinamikako kideak. Hala ere, badute arantza bat, nahi baino jende gutxiago joan izana: "Hausnartu behar dugu zein izan zitezkeen hori gertatzearen arrazoia. Gure ustez garrantzitsua da eskola kiroleko parte diren gurasoengana iristea, eta jardunaldian izan baziren ere, nahi baino gutxiago. Bera, hemendik aurrera ere ikastetxeen bidez edo beste kanal batzuen bidez saiatuko gara horiengana heltzen". 

 

Ikusi jardunaldien laburpena, bideoan.

 

Jardunaldiko argazkiak

IMG 2254

IMG 2275

IMG 2267

IMG 2300

 

IMG 2308

IMG 2321

IMG 2329

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information