wrapper

Oharrak

Duela zenbait urtetatik bikote zein sexu aholkularitza zerbitzua eskaintzeko zerbitzua du Udalak. Hala, ikasturte berria hastearekin bat berriro abian hasi da. Dagoeneko egin daitezke kontsultak. 

Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan.

Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Azpeitiko Udalak  herritarren zerbitzura du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Azpeitia tratu onen erotismoarekin!

  • Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu. Errutinatik atera.
  • Zeure gorputza ezagutu. Orgasmoak sentitzen ikasi.
  • Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
  • Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
  • Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
  • Zure klitoria zein beste batena gidatzeko baimena atera.
  • Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
  • Isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu. Erekzio gaitasuna suspertu.
  • Bikote eztabaidak gutxitu. Zauriak sendatu.
  • Sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi.
  • Lagundutako ugalketa egoeran oreka erotikoa aurkitu.
  • Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
  • Erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko gai izan.
  • Gaixotasun larri batekin edo ondoren erotismoa berreskuratu.
  • Seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jaso.
  • Sentitutako sexua koherentziaz bizitzeko aliantzak eta baliabideak lortu.

 

Egin koltsultaedo eskatu hitzordua online, edo deitu 688897920 telefonora. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information