wrapper

Oharrak

Uda sasoia aprobetxatuz hainbat aldaketa egin ditu Azpeitiko Udalak igerilekuan. Hala, gimnasioan epe labur edo ertainean izan zitekeen gainkarga ekiditeko handitu egin da eta bigarren solairuko gela bat ere egokitu egin da jarduera jakin batzuetarako.

Kiroldegia handitu eta fasekako eraberritzearekin batera, gora egin du kiroldegiaren bazkideen eta erabiltzaileen kopuruak. 2015. urtean igerilekua handituta ireki zen, eta berritze horrek erakarrita edo, azken urteotan asko hazi da erabiltzaile kopurua; 2013tik 2018ra %21,8 egin du gora erabiltzaile kopuruak (5.539 erabiltzaile zituen 2013an, eta 2018an, 6.746). Batez beste, egunean 600 bat lagun ibiltzen dira igerilekuko eraikinean.

Erabiltzaile horien artean, asko eta asko dira gimnasioa edo fitness gela erabiltzara joaten direnak astelehenetik igandera bitartean, goizetik gauera.  Erabiltzaile igoerak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta herritarrek kirola egitea osasuntsua eta ona bada ere, gure horren gainkargak arazoak sortu aurretik neurriak hartu nahi izan ditu Udalak. Hala, epe motz edo ertainean gimnasioa txiki geldi zitekeela aurtengo udaberrian eremu hori handitzeko proiektua aztertu zen, eta uda garaia aprobetxatu da aldaketak egiteko. 

Egin diren aldaketekin, bi helburu lortu nahi zain dira; alde batetik, Fitness gela handitu eta gainkarga ekiditea eta luzaketak egiteko gela egokia atontzea. Horretarako, gimnasioa handitzeko, horma bat bota eta aldameneko gela ere gimnasio bihurtu da. Hala, ariketa fisikorako makinak berantolatu eta espazioak egokitu dira. Alboko gelan, TRX saioak eskaintzen ziren orain artean, baina horretarako gunea bigarren solairuan egokitu da orain. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information