wrapper

Iristear dira saninazioak, eta festa egunekin batera, eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko du Udalak, urtero bezala.

Erasoak edonon gerta daitezke, horregatik, herritarrentzako informazio eta arreta gunea jartzeaz gain, taberna eta txosnagunean ere lanketa berezia egin da. Hala, azken egunotan, Azpeitiko Udalak erasoen aurrean jarraitu beharreko protokola azaldu eta kanpainaren berri emateko herriko tabernetan eta txosnagunekoekin izan da, banan bana azalpenak ematen.

Eraso matxista gabeko gunea
Azken urteotan bezala, Uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean, Plaza txikian eraso matxistarik gabeko gunea jarriko da. Bertan, gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen. Uztailaren 30ean, 18:00etatik 06:00etara, uztailaren 31n 20:00etatik 04:00etara eta abuztuaren 1ean 18:00etatik 06:00etara izango da arreta zerbitzua.

Arreta telefono zuzena
Ohiko telefono bideez gain, hau da , larrialdi zerbitzuetara (112), udaltzaingora (943 15 13 13) eta ertzaintzara (943 08 37 80) deitzeko aukeraz gain, Azpeitiko udalak aurtengorako arreta zerbitzu berezi bat jarri du. 688 751 000 telefonora deituta, festa egunetan 20:00etatik 08:00etara eraso matxistei aurre egiteko arreta eskainiko da. Telefonoaren bestaldean profesional bat izango dute deitzen dutenek.