wrapper

Oharrak

Atzoko Santio Egunaren ostean, ekintzaz beteriko asteburua izango da datorrena. Larunbatean, preso, iheslari eta deportatuen egunaren baitan hainbat ekintza egingo dira, eta igandean, berriz, Umeen Eguna izango da. 

 

Karting proba, irailera atzeratu da

Eguraldi iragarpen txarra dela eta, bihar 14:30eatik 19:30era Perez Arregi plaza inguruan egitekoak ziren Kartin proba eta minimoto erakustaldia bertan behera utzi dituzte. Eguraldi txarra dela eta ez da bihar egingo eta proba egiteko data berria jarri dute, irailaren 21ean izango da 14:30etatik aurrera. 

Eguraldi txarra bada, aldaketa gehiago

Larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dago, eta euria ari badu, Kimura Yudo klubaren erakustaldia azoka plaza barruan egingo da. 

Erraldoi txikiak salgai

Igandean, 12:30ean, Sanagustinpean,  Azpeitiko lau erraldoien erreplika txikiak izango dira salgai. Erraldoi batek 7€ balioko du eta bi erosten dituenak 12€ ordaindu beharko ditu. Pertsonako gehienez lau erraldoi erosteko aukera izango da. 

 

EGITARAUA

Uztailak 27, larunbata

12:00etan, Kimura Yudo klubaren erakustaldia, plazan.

12:00etan, Mural margoketa Erdikalean.

19:00etan, Sareren manifestazioa plazatik.

21:30ean, Kalera! afaria eta ekitaldia Azoka Plazan.

23:30ean, Kontzertuak txosnetan: Tximeleta, Gorpuzkingz eta Onyarbi.

 

Uztailak 28, igandea

10:00etan, Goiz eresia, Itsasi dantza taldeak antolatuta.

Ondoren, korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta banda gazteak lagunduta.

11:00etan, Umeen meza nagusia, parrokian. Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak parte hartuko du.

12:00etan, Haurrentzako dantzak, plazan.

12:30ean, Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.

14:00etan, Umeen bazkaria.

16:00etan, Umeentzat jolasak eta kalejira.

16:00etan, XXXIX. Inazio Deuna Txirrindularitza Saria, Perez Arregi plazatik abiatuta.

17:30ean, Gaztetxoen kalejira, Alde Zaharrean.

19:00etan,  Desenkajonamentua, zezen plazan.

22:00etan, Udal Musika Bandaren pasodobleen emanaldia, plazan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information