wrapper

Oharrak

Bihar, Santio Eguna, Baserritarren Eguna izango da Azpeitian. Hala, bertako produktuak eta baserritarren lana balioan jarri eta erakusteko eguna izango da. Goizean zehar, bertako produktuak hartuko dute plaza; Sagardo lehiaketa egingo da kioskoan, arkupetan sagardo dastaketa egiten den bitartean; gazta lehiaketa ere egingo da azoka plazan. Aurtengoan, 27 gaztagilek eta 23 sagardogilek hartuko dute parte lehiaketetan. 

Sagardo eta gazta lehiaketaz gain, eskualde mailako ganadu erakustaldia, bertsolariak, trikilariak... izan ohi dira. Goizean, Cesar Valverde pilota txapelketa izango da Izarraitz Frontoian eta Nafarroako banderari omenaldia egingo zaio. Eguerdian, jendea plazan denean, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Xebastian Lizaso izango dira bertsotan kioaskotik eta trikitilariek ere alaituko dute giroa.

Eguna osatu nahi duenarentzat, arratsaldean Kantujira eta errekortariak ere izango dira. "Egun osoko festa eguna izqango da eta herritarrei kalera irten eta gizoaz gozatzeko gonbita egiten diegu", esanez, bukatu zuen.

 

BASERRITAR EGUNA


10:30 Goiz Eresia, Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik
XXXV.CESAR VALVERDE TXAPELKETA FINALA, Frontoi Txikian. Kategoriak: pre benjamin B, pre benjamin A, benjamin A, alebin eta infantil

11:00 EUSKAL HERRIKO GANADU TXAPELKETA. EUSKADIKO XXIII.BLONDA TXAPELKETA

XXI.GAZTA LEHIAKETA Idiazabal jatorri deitunaren barne dagoen artzain gaztak parte hartu ahal izango du
Hazparnekoei harrera eta ongi etorria. Baserritar egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar

11:30 Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazatik Plaza nagusira kalejira eta ondoren ohorezko dantza. Antolatzailea: Azpeitiko Napar Zuzterrak

12:00 47. SAGARDO LEHIAKETA, Plaza Nagusian

18:00 Kantu Poteoa, San Martin Egoitzatik hasita

ERREKORTARIAK 2019
Ordua: 18:00
Lekua: Zezen Plaza

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information