wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak Esklabak-Iturzuloko etxebizitza babestuak eraikitzeko obrak egiteko lehiaketa publikoa martxan jarri du, eta, beraz, exekuzio fasea hasi dela jakinarazi du Nagore Alkorta alkateak gaur, inguran bertan emandako prentsaurrean. Udalarentzat "pauso garrantzitsua" dela azpimarratu nahi izan du, ia 10 milioiko obra baita lizitatuko dena, eta 62 babestutako etxebizitza eraikiko baitira.

"Aurreko agintaldian hartutako erabakiak exekutatzen hasi gara, eta etxebizitza babestuak egiten hasteko pausoa eman dugu", adierazi du Alkortak. Eremu horretan, 29 babes ofizialeko eta 33 udal babeseko etxebizitzak eraikiko dira abian den lehen fasean. Iazko uztailean itxi zen etxebizitza horietarako izen ematea eta urtarrilean egin zen zozketa. Etxebizitzak esleituta eta bakoitzaren kontratua sinatuta etxebizitzen obrak lizitatze fasean dira orain.

Enpresek abuztuaren 1a bitartean dute proposamenak aurkezteko epea, eta hiru bat hilabetean lehiaketa publikoa bukatuta eta obrak hasteko moduan izatea aurreikusten du Udalak.

"Etxebizitza publikoen eskaintza egitea, oinarrizko eskubide bat bermatzeko neurria baino gehaigo da. . Etxebizitza bat erosteak eragin zuzena du familia bateko ekonomian. Etxebizitza publikoen eskaintza egitea, herritarren bizi kalitatean zuzenean eragitea da", gaineratu du Alkortak.

Bigarren fasea, aurre lanketan

Babestutako etxebizitzen zozketan 408 lagunek eman zuten izena, eta Alkortaren ustez, "nabarmena da etxebizitza beharra" herrian. Bide horretan, behar horri erantzun jarraitua emateko asmoz, lehen fase honi segida emango dion biharren faseko 67 etxebizitzen zozketa egiteko aurre lanak egiten ari da Udala: "Gaur gaurkoz, oraindik ezin dugu askoz gehiago aurreratu, baina irailean informazio zehatzagoa aurkeztuko diegu herritarrei", zehaztu du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information