wrapper

Oharrak

Aste honetan hasi da Azpeitia, elkarrekin bizi! molde berriko etxebizitzak sorreratik parte hartze bidez disinatzeko prozesua. Martxoan aurkeztu zen jendaurrean asmoa, eta 33 lagunek izena emana dute prozesuan. Aste honetan izan da lehen bilera, eta Nagore Alkorta alkatea izan zen prozesuari hasiera ematen: "Talde polita osatu duzue, 30 bat lagunetik gorak eman zenuten izena, eta horrek adierazten du Azpeitian bazaudetela molde berriko etxebizitzak nahi dituzuen herritarrak. Hori adierazi zigun duela pare bat urte egindako inkestak, eta hori adierazi digu prozesuaren hasierako izen emateak ere". Behar horri eranztun asmoz jarri dela prozesua abian azpimarratu zuen: "Egitasmo hau jauzi berri bat da, batetik etxebizitza politikan, eta bestetik, parte hartzeari dagokionean erabaki ahalmena herritarrengan ipintzen delako. Esaterako, zuek erabakiko duzue behar horiei erantzuteko nolako etxeak behar dituzuen", gaineratu zuen.

Hasi da molde berriko etxebizitzak eraikitzeko abiapuntu izango den parte hartze prozesua. Lehen bilera egin zen herenegun Basazabalen. 22 eta 60 urte bitarteko 33 lagunek eman dute prozesuan parte, eta lehen bilera horretan oinarri-oinarritik abiatu ziren. Hiritik-at elkarteak gidatuta egingo da prozesua, eta lehen saioan etxebizitzen izaera orokorraz eta kokapenaz hitz egin zuten. Saioaren lehen zatian azalpenak eman zituzten, eta bigarren zatian, taldeka bilduta gaien inguruan hausnartu eta iritziak trukatzeko aukera izan zuten. 

 

Datorren bilera, uztailaren 2an

Udako oporraldiaren aurretik, prozesuko bigarren bilera egingo da; uztailaren 2an, asteartea, 18:30etan hasita izango da Basazabalen. Bigarren saio horretan molde berrik etxebizitzen erabiltzaileen eta sarrera baldintzen inguruan hitz egin eta hausnartuko dute parte hartzaileek. 

 

Bilera, argazkietan

elkarrekin bizi1

elkarrekin bizi 5

elkarrekin bizi 6

elkarrekin bizi 3

elkarrekin bizi

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information