wrapper

Oharrak

Gaur egin da 'Elkarrekin eraikitzen' egitasmoaren seigarren edizioaren ikasturte bukaerako ekitaldia, Basazabalen. Bertan izan da Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, eta alkate denetik lehenengotariko ekitaldia hori izateak "ilusio berezia" egin diola aitortu du: "Proiektu honek 'Elkarrekin eraikitzen' izena du, eta horixe da Azpeitiko Udalaren filosofia, elkarlanean herria eta eskualdearen erokizuna eraikitzea gaurtik". Gogoratu du, krisi gogorreko urteetan sortu zela egitasmoa, baina oraindik ere urte ezegonkorrak bizi ditugula. "Gure bailara txikia da, eta elkarlanean batuta aurre egin behar diogu erronkei. Hezkuntza da gure ustez etorkizuneko erronken oinarria, garrantzia berezia du zuek, herritar gazteok, formazio ahalik eta onena eta kalitatezkoena izatea", jarraitu du.

Proiektu honen bidez, eskualdeko erronkak ezagutu eta eragile, instituzio eta enpresekin elkarlanean aritzeko aukera izaten dute ikasleek, eta horrela lan mundua pixka bat gertuagotik ezagutzen dute: "Guk uste dugu aberasgarria dela hori. Zuek enpresek eskaintzen dituzten lan aukerak ikustea, horretarako prestatzea... eta enpresak ohartzea herrian badirela gazte ekintzaile prestatuak, eta lan baldintza duinak eskaintzea. Herri eta eskualde hobeago bat izateko bidea horixe dela uste dugu, eta bide honetan jarraituko dugu lanean", bukatu du.

Aurten seigarrenez, Elkarrekin Eraikitzen proiektua landu dute bailarako 5 ikastetxeek elkarrekin. Prozesuan zehar, 5 ikastetxeetako 180 ikasle inguruk, bailarako egitura sozioekonomikoaren errealitatea ordezkatzen duten hainbat eragileren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute (40 eragile inguru), arlo desberdinetan izan ditzazketen erronka desberdinei lotutako erronkak aztertu eta gertutik ezagutzeko aukera izan dutelarik.

Proiektua, Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia-, dinamizatzen duen eragileen IB HEZKUNTZA eta ERAGILE Sarearen baitan du jatorria.

Proiektuan zehar, ikasleak beren ikasketa prozesuaren protagonista izanez, autonomiaz eskualdeko eragileen errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, eta elkarrizketa eta bisita konkretuak egin dituzte.

Prozesua

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana, komunikazio gaitasuna, etb… bezalako gaitasunak sustatu nahian…

Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskainiz.

Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea izan da, aipatu modura, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.

Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Ikasleek landutako prozesuan zehar izandako esperientzia eta bizipenak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak azalerazi dituzte.

Bigarren zatian, ikastetxe ezberdinetako ikasleek mahainguruan hainbat ondorio plazaratu dituzte:

Proiektuak, eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinen egunerokotasuna ezagutzen lagundu du. Inguruan dugun errealitatearekin harremana izatea posibilitatu du proiektuak.
Eragileekin harremanak egitea oso positiboa izan da. Egin ditugun bisitetan, asko ikasteaz gain, eragileek esku zabalik hartu gintuzten.
Lan egiteko modua berritzailea izan da guretzat, autonomia handia izan dugu eta hasieran proiektuan martxa hartzea pixkat kostatu zitzaigun.
Proiektuan zehar autonomía handia izan dugu eta lan taldeetan lan egiteko aukera eskaini digu.
Landu ditugun erronkez haratago, komunikazio gaitasunak asko landu ditugu. Telefonoz deitu, elkarrizketak prestatu eta hitzorduak ixtea esperientzia polita izan da.

Proiektuaren datu eta faseak

Ikasle nahiz irakasleek, seigarren edizio hau ere oso positiboki ebaluatu dute.

Proiektuan zehar, 5 ikastetxe, 12 irakasle inguru eta 210 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan berriz 35 eragile inguruk. Besteak beste, hainbat eta hainbat enpresa ordezkari, Azkoitiko nahiz Azpeitiko udal ordezkarik, Urkomeko ordezkariak, Merkatari elkarteetako teknikari nahiz merkatariak, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin batera. Bailarako, osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin bezala.

 

Ekitaldiko argazkiak

 

EE

ee1

ee3

ee2

ee5

ee4

ee6

ee7

ee8 

ee9

ee10

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information