wrapper

Oharrak

Atzo arratsaldean, Bakardadea herritarrez beteta zela aurkeztu ziren 'Nikolas Saez de Elolaren Azpeitiko kapera Errenazentista' bi liburak. Miren De Miguel Lesaka historialariak kaperaren inguruan eginiko tesia eta haren laburpen dibulgatiboa biltzen dute liburuek. Aurkezpenean azaldu bezala, ondarea balioan jartzeaz gain, Kapilaren atzean zer dagoen argitara ateratzeko helburuarekin egin da liburu dibulgatiboa. 

Duela 500 urte eraikitako ondare aberatsa da Bakardadearen kapera. Italian aurki daitezken errenazimenduko ondareari inbidiarik ez dion kapera da parrokikoa. Arkitektura, eskultura eta pintura, hiru disziplinak dira errenazimendukoak. Horrelakorik ezin da aurkitu Euskal Herri osoan. 

"Zein izan ginen eta nondik gatozen jakitea ezinbestekoa da Udalarentzat. Eta bide horretan elkarlanean azterketa eta liburu ugari osatu ditugu Aranzadi Zientzia Elkartearekin. Baina atzera begiratzean, ez ditugu gauza onak bakarrik argitu behar, argiaren atzean, beti baitago itzala. Horixe da kapera honen historia ere. Ondare ikaragarria dugu hemen, baina honen atzean, hau egiteko Perun (Amerika) odolez lortutako dirua dago. Eta hori ere gure historia da", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. 

Kepa Susperregi parrokoak kapera errekuperatzeko lanak nola hasi ziren ekarri zuen gogora: "Duela 18 bat urte Patxi Azpitarte eta biok Palentziara (Espainia) joan ginen hau berreskuratzeko lanak egin nahi genituela eta. Ez genuen uste handik gaur arteko dinamika izango zuenik honek. Palentzian, 'villa desconocida' bezala izandatzen gintuzten, eta inork gutxik zekien ezer hemen zegoenaz'. 

Miren de Miguel Lesaka EHUko ikerlariak 2016ko urrian aurkeztu zuen hilabete luzez onduta Bakardadearen Kaperaren inguruko tesia. Hark azaldu zuenez, "heriotzarekin eta garaipenarekin" erabat lotutako kapera da. Oso presente daude bertuteak; "ongia eta gaizkia". Eta, "nabarmena da" Saez de Elolak ekarritako diruarekin "intelektual onek" egin zutela kapila.  Izan ere, errenazestismoaren ezaugarri eta pentsamenduak ondo islatuta daude. Hala, arkitektura, pintura zein eskultura errenazestistak aurki daitezke. Kaperak osotasunean hartuta, Euskal Herrian ez duela parekorik ere zehaztu zuen. 

Ondarearen berreskurapena

2002tik 2006 bitartean egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Kaperaren ondarea berreskuratzeko lanak eta Juantxo Agirre Aranzadiko Idazkari Nagusiaren hitzetan, liburuekin, ziklo bat itxiko da: "Aldundiaren laguntzarekin ondarea berreskuratu zen, EHUrekin ikerketa bultzatu da, eta liburu hauen bidez, ondarearen inguruko dibulgazio lana egingo dugu. Denak funtzionatu du hemen". XVI. mendean iraultza bat izan zela aipatu du, Italiatik etorritakoa eta mugarri izan zena arkitekturan.

Liburuak salgai

Gaurtik bi luburuak salgai dira Basazabalen. Tesi osoa biltzen duen liburua 15 €tan eskuratu ahal izango da, eta horren bertsio dibulgatiboa 5€tan. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information