wrapper

Oharrak

Maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Maiatzaren 17an ospatzen da, 1990 urteko maiatzaren 17an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako. Ondorioz egun hori, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan kolektibo horien eskubideak aldarrikatzeko eguna da.

Azken hamarkadetan aurrera pausu handiak eman badira ere, bazterketaren gordintasunak bere horretan dirau, eta horren adierazle dira suizidio tasa altuak, sexu gehiegikeria eta eskolako jazarpen tasa askoz altuagoak. Bazterketa edo jazarpen hori mota desberdintakoa izan daiteke, fisikoa, psikologikoa, legala, soziala, eta abar; eta horrelako ekintzatzat har daitezke, bazterkeria edo gaitzespena jasatea, irainak edota laidoak jasotzea, eraso fisikoak pairatzea, eta baita erailketa edota suizidioa eragitea ere.

Horrek eragin egiten duela haur eta nerabe LGTB ugarik egunero beren errealitatea onartzen ez duten egoeretan bizi behar izatea, eta beren familietan, eskolako ingurunean eta aisiakoan gutxiespen irekia ere bizi behar izaten dutela.

Horren aurrean Azpeitiko Udalak:
- Ozen eta argi gaitzetsi nahi ditugu LGTB+ fobia adierazpen mota guzti guztiak.
- Sentsibilizazio lan iraunkorra egiten jarraituko dugu Udaleko sail ezberdinetatik.
- Herriko ikastetxe guztiei baliabideak eskainiko dizkiegu homofobiari aurre hartzeko.
- Homofobia kasuen aurrean eskuhartzea koordinatzeko zerbitzuak indartuko ditugu, gazteengan arreta berezia jarriz.
- Maiatzaren 17an ikastetxeetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Azpeitiko ikasle guztiak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information