wrapper

Oharrak

2019ko alokairurako laguntza eskaerak egin daitezke Azpeitiko Udalean. Atzo onartu zuten deialdia maiatzeko ohiko plenoan, eta eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 15era bitartean: "2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza hauek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urte urte beharretara egokitzen joan da. Laguntza berria eta berritzailea izan zen duela sei urte; aurrenetariko Udala izan ginen horrelako laguntza bat onartzen. Baina pixkanaka, herriz herri zabaltzen joan da, eta Eusko Jaurlaritzak ere urte hasieran onartu zuen antzeko laguntza bat", adierazi du Leire Goeneaga zinegotziak. 

Udalaren helburu nagusienetarikoa izan da herritarren etxebizitza beharrei erantzutea: "Bide horrtean etxe hutsak alokairura ateratzeko helburuarekin abiatuta osatu du etxebizitza politika jarraitu eta berri bat jarri dugu martxan", jarraitu du. 

Alokairuari dagokionez, laguntzaz gain, Azpeitiko Udalak Azpeitia Berritzenen bidez, zein Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenaren bidez alokairurako etxebizitza eskaintza zabala izango du epeertainean. Hala, Eusko Jaurlaritzarekin Esklabetako eraikin barruan, bereziki gazteei zuzendutako alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzeko proeiktua aurrera doa, eta irailean hasiko dira obrak. Horretaz gain, Elizkalean Udalak sustatuta 12 etxebizitza egingo dira alokairurako.

Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibor tziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.

Diru-sarreren araberako laguntzak
Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

180.000 €ko diru-laguntza poltsa izango du laguntza honek. Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da (lagunduko den alokairuaren gehinezko prezioa 550€koa izango da) eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Alde Zaharrean kokatuta dauden etxe bizitzen kasuan, diru laguntzaren zenbatekoa atal sistemaren arabera dagokion laguntzari 50€ gehituko zaizkio, edonola ere gehienez hilean 300,00 euroko diru-laguntza ezar tzen da eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Urriaren 15ean bukatuko da eskaerak egiteko epea.
  • Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
  • Etxe bizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
  • Kontu Korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Iazko, batezbeste 2.400€

Herritarren etxebizitza beharrari erantzuna emateko abian jarritako lehen neurrietako etxebizitzen alokairurako laguntza izan zela gogoraazi du Aitor bereziartua zinegotaizk: "Azken bost urteotan abian jartzen da laguntza hori, alokairua ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei laguntza eskaintzeko, herriko etxe hutsak merkaturatzeko eta alokairua sustatzeko eta Alde Zaharra biziberritzen jarraitzeko". Guztira, urte hauetan, 400 laguntza inguru eman dira.


2018an, 180.000 eurotako diru-poltsa jarri zuen Udalak eta 75 lagun izan zirenlaguntza jaso zutenak. Laguntza jaso duten kolektiboei dagokienez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak dira laguntza jasotzen duten gehiengoa, laguntza egokitu zaien 75 lagunetatik 61 izan dira kolektibo horretakoak. 70 urtetik gorako 3 herritarrek eta banandutako 10 lagunek ere jaso dute laguntza.
"Hasieran, gazteei zuzenduta bakarrik bazegoen ere, azken urteeta sustengu ekonomikoa behar duten kolektibo gehiago zirela oharturik, 70 urtetik gorakoei eta banandutako herritarrei zabaldu zitzaien. Urtez urte eskaera berri gehiago iristen dira eta diru-laguntzaren beharra, beraz, nabarmena da", zehaztu du. Laguntza gero eta jende gehiagorengana iristen dela nabarmena du; izan ere, laguntza jaso duten 77 herritarretatik, 29 eskatzailek aurten lehen aldiz eskatu dute.


Alokatutako etxebizitzen batezbesteko errenta 488,38€koa izan zen2018an. Alde Zaharreko bizi berritzearen baitan, herritarrak bertan bizitzera animatu asmoz, alokairurako laguntzaren bidez gune honetan alokatutako etxebizitzak hilean 50 euro gehiagorekin laguntzen dira; 2018an Alde Zaharreko 28 alokairu lagundu dira.
Laguntza jaso duten herritarrek, beren diru sarreren araberako laguntza jaso dute; 800 eta 3.000 euro arteko laguntzak eman ziren 2018an. Hau da, batezbeste 2.400€ jaso dituzte urtebetean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information