wrapper

Oharrak

Martxoaren bukaeran sinatu zuen obrak egingo dituen Altuna y Uria enpresak bidegorria egiteko kontratua, lehiaketa publikoa irabazi eta Gipzukoako Foru Aldundiak desjabetzeak egin ondoren. Duela zenbait egun hasi ziren inguruak prestatzen eta lanerako prest jartzen, eta makinak ere hasi dira lanean azken egunotan. 

Urrestillako bidegorriaren bigarren faseko obrak hasi dira, eta hilabete gutxiren buruan izango da Azpeitia eta Urrestilla oinez zein bizikletaz lotzeko aukera. Aurrez, Udalak Atxubiagako biribilgunera ateko berari zegokion zatia egina du. 

Lehiaketa publikoa
Construcciones Moyua, Altuna y Uria, Campezo obras y servicios eta Urbycolan enpresen eskaintzak jaso ziren obrak egiteko, eskaintza teknikoki egokiena eta merkeena egin zuen Altuna y Uria enpresak irabazi zuen lehiaketa; obra zuzendaritza ere esleitua du Udalak. Obraren inbertsioa 1.009.672,40 eurokoa izango da (%21eko BEZ barne).

Bidegorriaren datuak
Bidegorri berria 1.550 metro luze eta oro har 3 metro zabal izango da. Bi fase nagusi ditu Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriak; lehen faseko obra, okindegi zaharretik Atxubiagako biribilgunera artekoa, udalari zuzeneaz zegokiona, iaz, uda aurretik, bukatu zen eta 195.539,90 eurotan esleitu zen lehiaketa publiko bidez. Hasi berri diren obrak bigarren fasekoak  dira. Bidegorria eraikitzeko idatzitako proiektua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Urola bailarako 5. ibilbidearen zati izango da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information