wrapper

Oharrak

Gaur, apirilak 6, Soreasuko sormen gunea ezagutzeko aukera dute herritarrek. Lehen bisita 12:30etan izan da eta 70 bat herritar izan dira ekain aldera abian jarriko den azpiegitura berria ezagutzen. Azpiegitura hau egokitzeko milioi bateko inbertsioa egin du Udalak.

Iazko ekainean ekin zioten Soseasuko sormen gunea egokitzeko obrak, eta obren emaitza gaur ikusgai dute herritarrek. Azpiegitura ekainean irekiko bada ere, gaur Kultur Mahaiko bazkideen batzarra zela aprobetxatuz, eraikina herritarrei ireki zaie.

Bisitaren hasieran, azpiegitura egokitzeko lanean aritu diren langileak eskertu nahi izan dituzte Eneko Etxeberria alkateak eta Xabier Gantzarain Kultur Mahaiko kideak.

"Ia 15.000 biztanleko herria gara. Aurrera egiteko inbertitu egin behar dugu, baita kulturan ere. Azpeitiko Udalak azpiegitura hau bukatzeko milioi bateko inbertsioa egin du; hau da, azpeitiarrok milioi bat inbertitu dugu kulturan. Baina AZpeitiak eta kultur mugimenduak behar ditu horrelako inbertsioak, eta etorkizunean herriari bueltan itzuliko zaio", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Josu Labaka Kultura Batzordeburuak sormen gunea "emaitza baino abiapuntua" dela azpimarratu du: "Aberastasuna sortzeko gunea izango da ekainetik aurrera. Kulturak erronka handiak ditu aurrera begira: sormena, belaunaldien arteko transmisioa... horiei heltzeko gunea izango da honakoa".

Obrak egiteko modu berezia
Azpiegitura egiteko moduak ere eman dizkio Udalari. Izan ere, gremio txikiei ere aukera eman asmoz lotekako lehiaketa publikoak egin dira: "Buruhauste batzuk eman dizkigu lan egiteko modu berri horrek ere, baina aberasgarria izan da benetan", azaldu du Labakak.

Hitzaren, gorputzaren, hitzaren eta irudiaren eremuak egokitu dira ia milio bateko aurrekontua (994.348,94 €takoa) izan duen obrak. Azpeitiko Udal Gobernuak epe motzean soinuaren eremua egokitzeko konpromisoa du.

Kulturako proiektu estrategikoa
Sormen gunea kultur eragileekin batera diseinatzeko prozesua egin zuten Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean. Ekainetik aurrera proiektu hori ahalbideratuko duen azpiegitura da sormen gunea.

Goizeko bisita, irudietan

soreasukoa min

IMG 6187 1

2A070747 B3D0 461B B20E 63854B813610

8D329276 FED4 4A40 9EA2 5F992810E8B3

soreasu min

Soreasu2 min

IMG 7272 min

35FDA46A A6F6 47A6 BB1F E3913819A832

30430FA4 FFC5 4417 9D46 531AAAA17744

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information