wrapper

Oharrak

Azpeitia Zestoa oinez zein bizikletaz lotzeko Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko lotura serugu eta egokia egiteko hitzarmena sinatu zen iazko urtearen bukaeran. Eusko Trenbide Sareak egin du obrak esleitzeko lehiaketa publikoa eta Altuna y Uria enpresari esleitu dizkio lanak. Apirilaren bukaeran hasiko direla obrak aurreratu dute; 62.653 euroko aurrekontua ( + BEZ) eta hiru hilabeteko epea dute bukatzeko.

Loturaren xehetasunak
250 metro inguru dituen bidea GI-631 errepidearen beheko pasabidetik Zestoa aldeko trenbidearen toperaino doa, Lasaoko geltokiko instalazioen eta eraikinaren kanpoaldetik, batez ere. Horrez gain, proiektu horrek Gl-361 errepidearen hesirik gabeko eta beheko trenbide pasaguneen egokitzapen lanak ere jasotzen ditu. Museotik zirkulazio gutxi abiatzen den arren, segurtasun arriskua dago, trenbidearen galiboan sartzen diren bidearen erabiltzaileentzat eta trenbidearen erabiltzaileentzat.


ETSk eragiketaren %50 finantzatuko du, eta gainerakoa, parte berdinetan, Zestoako eta Azpeitiko Udalek finantzatuko dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information