wrapper

Oharrak

Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzeko tramiteak ondo bidean doaz, eta Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 9an aurkeztu zuen Udalean oinarrizko proiektua. Azpeitiko Udalak proposamena aztertu du eta hainbat hobekuntza proposatu ditu. Exekuzio proiektua oso aurreratuta badago ere, oraindik azken zuzenketan aztertzen ari dira eta oinarrizko proiektuaren gaineko aldaketak egin ahal dira.

Proiektuaren xehetasunak
Oinarriko proiektuaren arabera, 48 etxebizitza egingo dira Esklabetako eraikinean; pisuko 16 etxebizitza. Apartamentu txikiak izango dira 30 eta 50 metro koadro artekoak. 31 etxebizitza logela batekoak izango dira; 17, berriz, bi logelatakoak. Logelez gain, egongela, sukaldea eta komuna izango ditu etxebizitza bakoitzak.

IMG 5601

Sarrera baldintzak

 

Azpeitiko Udala eta Eusko Jauralaritzaren etxebizitza sailak iazko otsailean sinatutako hitzarmenean jaso bezala, azpeitiarrek lehentasuna izango dute etxebizitzen alokairuan. Hasiera batean, gazteen emantzipaziorako etxebizitzak izango direla aurreikusten da, baina herriko behar sozialei ahal den erantzunik egokiena emateko esleipenerako baldintzak aztertzen ari dira bi aldeak.

Sarrera baldintzak erabat zehaztu gabe badaude ere, alokairu prezioen baremoen inguruko aurreikuspen bat egina dago.

Logela bateko etxebizitzei dagokionez, diru sarreren %10 ingurukoa izango da alokairua familia unitateko. Hala, 15.000 euro baino baxuagoko soldata dutenek 150 € inguru ordainduko dute; 15.000 eta 21.000€ arteko sarrerak dituztenek 200€; 21.000 eta 25.000€ artekoek 250€; 25.000 eta 35.000€ artekoek 300€ eta 35.000 € baino gehiagoko sarrerak dituztenek 350€.

Bi logelako etxebizitzen alokairuari dagokionez, berriz, familia unitateko 15.000 euro arteko sarrerak dituztenen alokairua 180€ inguruan ibiliko da; 15.000 eta 21.000€ arteko sarrerak dituztenek 240€; 21.000 eta 25.000€ artekoek 300€; 25.000 eta 35.000€ artekoek 360€ eta 35.000€ baino gehiagoko diru sarrerak dituztenek 420€ inguru ordainduko dutela aurreikusten da.

Obrak irailean hasiko dira

Bestelako arazorik ezean, obrak irailean hasiko dira. Obrek eraikin osoa baldintzatuko dute, nahiz eta etxebizitzek ez duten eraikin guztia hartuko. Hala, egun eraikinari ematen zaikion hainbat erabilera ( grabaketak, herriko taldeen lokalak...) bertan behera geldituko dira. Azpeitiko Udala lanean ari da erabilera horiei alternatibak aurkitu eta ahalik eta eperik laburrenean obrak hasi ahal izateko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information