wrapper

Oharrak

Urola erdiko Mankomunitatearentzat urte garrantzitsua izan da 2018a. Herriz herri, udalek eta mankomunitateak adostuta bilketa sistema guztiak aldatzeko prozesua bukatu da, eta horrek hondakin bilketan aurrerapauso handia ekarri du. "Martxoan bukatu genuen sisteman aldatzeko prozesua, ondoren produktore handien bilketa jarri genuen martxan, eta azkenik industriaguneetan gaikako bilketa jarri genuen martxan. Aurrerapauso handiak eman ditugu, eta hori emaizatn nabari da. Hala, 2017an gaina %58a biltzetik %68a biltzera pasatu da mankomunitatea", adierazi du Aitor Bereziartua Mankomunitateko Lehendakariak. Azpeitiak saltoa handia izan da 2018an, %47 gaika biltzetik %69 jasotzera pasatu baita. 

 

Azpeitiko datuak

Urte garrantzitsua izan da Azpeitian. 2018ko martxoan ezarri zen bilketa sistema berria herrian, eta gustura azaldu da Aitor Bereziartua prozesuarekin zein emaitzekin: "Sistemaren ezarpenean zein hobekuntzak egiterakoan herritarrek azaldu duten jarrera eta elkarlanerako gogoa txalotzekoa da. Ezarpena oso modu naturalean egin zen, eta sistema hobetzeko ekarpen ugari jaso genituen. Horiek aztertu eta pixkanaka aldaketak egin joan gara. Ia egindako ekarpen guztiak egin ditugu", adierazi du. Orokorrean herritarren jarrera osos ona dela jakinda, hainbat puntu beltz ere detektatuta dituzte: "Herri guztietan daude puntu beltzak, baita Azpeitian ere. Puntu horietan eragiteko kanpaina berezi bat prestatzen ari gara orain", azpimarratu du. 

2017an, %47 biltzen zen gaika Azpeitian, eta 2018an %69a gaika biltzeko 22 puntuko saltoa eman da: "Azpeitian iazko martxoan aldatu zen guztiz sistema, eta datu oso ona da %69a gaika bildu izana. Martxotik abendurako hilabetak kontuan izaten baditugu, datua oraindik eta hobea da, %71a", zehaztu du Bereziartuak. 

azpeitia gaika

 

Mankomunitateko beste datu batzuk

gaika manko

 

manko datuak herrika

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information