wrapper

Oharrak

Laugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da. Apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan. Aurten, 12.000€ko diru poltsa jarri du Udalak. 

Azpeitiko Udalak Kultur Mahaiarekin elkarlanean duela lau urte abian jarritako Kultur Sorkuntza Bekaren  2019ko deialdia abian jarri du. Kultur mugimenduaren baitan egindako hausnarketen baitan, sortzaile berriek beren proiektuak abiatzeko beharrei erantzun asmoz jarri zen, eta bere fruituak eman ditu urte hauetan. Jende askok eskatu ohi du laguntza, eta urtez urte bekaren diru poltsa handitzen joan da. Hala, lehen urtean 6.000€ jarri baziren ere, ondorengo urteetan bikoitza, 12.000€-koa izaten da. 

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 12an bukatuko da. 

 

Bekaren zehaztapenak

Diru kopurua: 12.000 €
Proiektuak aurkezteko epea: Apirilak 12a arte
Nor aurkez daiteke: 16 urtetik gorakoak
Zer laguntzen da: Kultur sorkun­tza bezala uler­tzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa: musika, pintura, eskultura, literatura obra, ­antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzu­nezko konposizioa, konposizio digitala, dan­tza...

Aurkeztu beharrekoa


Eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

1. Eska tzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
2. Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria.
3. Diru laguntza eskatzen den proiektuaren gaineko azalpen txostena. Proiektu hau ondorengo letra estilo eta neurrira erabili beharko da: Garamond (12 pt), Times New Roman (12 pt), Courier (12 pt) edo Arial, gehienez, alde batetik idatzitako 10 orrialde.
4. Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa.

5. Proiektuak hala eskatzen duenean, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen zinpeko aitortza.
6. Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
7. Proiektuaren gastu eta diru sarreren aurrekontu zeha - tza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eskatzen duen bekaren kopurua jarri beharko da.
8. Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak bete tze ari dagokionez egunera dagoela egiaztatzea. Eskaria 3.000 €-tik beherakoa bada, nahikoa izango da horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztearekin.
9. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-lagun tza eskatu duen adierazten duena.
10. Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.

 

Informazio gehiago

Deialdia

Oinarriak

Eskaera orria

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information