wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak memoria historikoa eta hurbila ikertzeko, eta ezagutarazteko hartutako konpromisoarekin jarraitzen du, eta, bide horretan, gaur Aranzadi elkarteak egindako bi libururen web bertsioa aurkeztu du. 'Azpeitia 1936-1945' eta '1960-2017' liburuak sareratu ditu Digitalidadeak, "memoria aztertu, zabaldu eta egiarekin Udalak duen konpromisoa berresteko". Bi webguneak Azpeitiko Udalaren webgunearen bidez kontsultatzeko aukera izango da. 

Azken urteotan memoria historikoa zein hurbila ezagutzeko, egia jakiteko eta zabaltzeko konpromiso sendoa izan du Azpeitiko Udalak. Bide horretan, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean bidea urratu du, eta pauso ugari eman dira. Memoria historikoa zein hurbila aztertzerakoan bi izan dira helburuan: "Egia jakitearekin dugu konpromisoa. Egiari lotuta baitoaz justizia, errekonozimendua eta erreparazioa. Horren baitan, Aranzadi zientzia elkartearekin zientifikoki aztertu ditugu 1936tik hasi eta 2017. urtera arteko garaiak", adierazi du Eneko Etxeberria Alkateak. 

Webgunearen bidez, bi liburu sareratu dira, horrekin ere bi helburu bete nahi dira: "Alde batetik, sareak informazioa aktualizatzeko, zuzentzeko edo kasu berriak sartzeko aukera eskaintzen du; eta, bestetik, ikerketa zabaltzeko aukera eskaintzen du", zehaztu du. Izan ere, 1936-1945 urteen azterketa egiten duen bi liburuxkak argitaratu bezain pronto agortu ziren. "Liburu hori egiten lehen udaletakoa izan ginen, eta giza eskubide urratetak zein jasan zituztenen izen abizenak biltzeaz gain, giza eskubide urraketak egin zituztenen izen abizenak ere bildu ziren. Interes handia piztu zuen liburuak eta 1.000 aleak egun gutxian agortu ziren", zehaztu du. 1960-2017. urteen arteko azterketaren libura iaz aurkeztu zen. 

Ikerketa guzti horiek egiten Aranzadi zientzia elkarteko Javi Buces aritu da, eta gaur Udala eskertu nahi izan du elkartearen izenean "memoria historikoa zein hurbila aztertzeko zein egia jakiteko" erakutsitako konpromisoagatik. Zehaztu du, liburuak argitaratu zirenetik beste hainbat kasu berri ikertu dituztela eta beste hainbat informazio modifikatu dutela, herritarrek egindako ekarpenetatik eta horiek webguneetan jasota daudela. Aurrerantzean ere, kasu berriak zein zuzenketak sartzeko konpromisoa ere agertu du. 

Bukatzeko, esker hitzak izan ditu: "Azpeitiko Udala Euskal Herriko herri askorentzat eredu izan behar du. Memoria historikoa edo hurbila aztertzerakoan zaila da adostasuna bilatzea, eta Azpeitia eredu izan da horretan. 

Webgune, erabilerrazak

Digitalidadea enpresak sareratu ditu bi liburuak. Modu "intuitibo eta erraz" batean. Liburuak "web logikara" eraman eta sarean ibiltzeko ohiturarik ez duen jendearentzat ere ulerterraz den moduan ordenatu dute: "Liburu bakoitzaren edukiaren arabera sailkatzen da informazioa. Berez, liburu bateko informazioa erabat estatikoa da, eta guk lehen orrian zerbait berezia egin nahi izan dugu. Hala, web bakoitzaren hasieran, jasota dauden lekukotzak aldatzen doaz. Hau da, sartzen garen bakoitzean lekukotza desberdinak ikusiko ditugu", azaldu du Gotzon Barandiaran Digitalidadeako ordezkariak. Webgune bakoitzaren itxura liburuaren itxura errespetatuz egin da, eta informazioa pantailaren ezkerretara dagoen bilatzaile zein aurkibidearen bidez erraz aurkitzeko moduan dago. 

 

Azpeitia 1936-1945

Azpeitia 1960-2017

 

1960-1978 garaia, ikertzen

Eneko Etxeberria alkateak eta Javi Buces historialariak aurreratu dute azken liburu bat ateratzeko ikerketa aurreratuta dutela. "Memoriaren ikerketa bukatzeko 1960-198 arteko garaia ikertu eta plazaratzea falta da, eta horretan ari gara. Epe motzean argitaratuko dugu hori ere", zehaztu dute. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information