wrapper

Oharrak

Urtarrilaren 25ean inauguratu zen Basazabal Jauregia, eta hasi da eguneroko bere martxa hartzen. Ireki denetik hainbat ikastaro eta jardunaldi izan dira bertan, eta lehen asteak igarota, herritarrentzako erabilgarri jarri ditu gelak Udalak.

Basazabaleko Formazio Zentroak bi solairu eta hainbat gela ditu erabilgarri. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak herriko eragile eta taldeei, Sindikatu Zaharrean zein Baigerako aretoan egiten den bezala, bilera, hitzaldi zein formazio saioak antolatzeko aukera eskaini nahi die, bere ohiko ordutegiaren barruan.


Beti ere, Formazio zentroko egunerokoak izango du lehentasuna. Basazabalen zerbait antolatu nahi dutenek, aurrez lekua erreserbatu beharko dute Basazabaleko harreran edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Basazabalek erabilera anitzekoak diren gela txiki eta handiak ditu, eta 70 lagun elkartu daitezkeen auditorioa ere bai. Beste gelak, elkartu behar duten pertsona kopuruaren arabera moldatu daitezke, eta gela txikia edo handia hartu. 

 

Ezkontzak ere bai
Azpeitiko Udalak, hemendik aurrera Basazabal eraikineko beheko solairuan ezkontzak egiteko aukera eskainiko du. Bertan ezkondu nahi dutenek ohiko prozedura jarraitu beharko dute, eta lekua udaletxean erreserbatu.

 

Basazabaleko ordutegia

Asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izaten da zabalik; larunbata, igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara.

 

Basazabaleko gelak, irudietan

 

auditorioa

Basazabal gela 1

gela txikia

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information