wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak etxebizitza beharra "erreala dela" ikusita, babestutako etxebizitza gehiago eraikitzeko prozesua jarri du abian. Hala, Esklabak Iturzulo eremuko bigarren fasea jarriko du abian, eta Alde Zaharrean etxebizitza gehiago eraikitzeko aukera aztertuko du. Horretaz gain, nahi eta behar desberdinei erantzuteko molde eta diseinu desberdinetako etxebizitzak hasiera-hasieratik modu parte hartzailean diseinatzeko prozesua jarriko du martxan datozen asteetan, batez ere gazteei zuzenduta. 

Aste gutxi pasatu dira Soreasun babestutako etxebizitzen zozketa egin zela, eta Azpeitiko Udalak abian jarritako etxebizitza politika berrien oinarriei jarraituz, erabakietan sakontzen jarraitu nahi du: "Guretzat, etxebizitza bat edukitzea eskubidea da, eta Udalak dituen eskumenen eta ahal duen neurrian erantzuna ematen saiatuko gara behar horri", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. 

Duela zenbait urtetatik etxebizitza politika berriak urratzen ari da Udala, eta bide horretan pauso bat gehiago emango du: "Faseka eta denbora epe desberdinetan gauzateko asmoz egin genuen etxebizitza plana. Egindako azterketek zioten etxebizitza beharra zegoela eta lehen izen emate eta zozketen erantzuna ikusita, behar hori erreala dela ikusi dugu", zehaztu du Leire Goenaga zinegotziak. 

Bigarren fase honetan, Esklabak Iturzulo eremuko bigarren fasea jarriko da, nagusiki. Beste 67 etxebizitza egingo dira; 28 tasatu eta 39 babes ofizialeko: "Gaurtik hasiko gara eremu horretako etxebizitzen zozketak egiteko lanean, eta gure asmoa litzateke urte hau bukatzerako zozketak egiteko prest izatea guztia", gaineratu du. 

Etxebizitza horiez gain, ordea, Alde Zaharrean etxebizitza gehiago eraikitzeko eraikin zaharrak erostea ere aztertuko dute: "Gure irizpideen baitan, lehen fasean bezala, bigarrenean ere Alde Zaharrean eraikitzeko aukera aztertuko dugu, Alde Zaharra eraberritzeko eta herritarrak bertan bizitzen gelditzea pauso garrantzitsua delako guretzat". 

 

Molde berriko etxebizitzen diseinurako prozesua

Etxebizitzen azterketaren baitan behar eta nahi desberdinak aurreikusi zituen Udalak, eta horiei erantzun asmoz, prozesu bat abiatuko du datozen asteotan: "Batez ere gazteei zuzenduriko prozesua jarriko dugu abian. Helburua da etxebizitza molde desberdinak ezagutu eta Azpeitian behar eta nahi hori duten herritarrekin etxebizitzak hasiera hasieratik diseinatzea eta garatzea", azaldu du  Goenagak. Horretarako beste hainbat herritako esperientzien berri izateko harremanak izan ditu Udalak, eta hainbat aditurekin ere landu du gaia. Datozen asteota aurkeztuko du prozesua. 

 

Lehen fasea, exekuzioan

Lehen faseko etxebizitzen egoeraren berri ere eman dute gaurko prentsaurrekoan. Hala, zozketan etxebizitza tokatu zitzaien herritarrei etxebizitzak esleitzen hasi dira: "Hasi berri gara eslepenetan eta pare bat hilabetean etxebizitza guztiak esleituta izatea aurreikusten dugu", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. 

Behin esleituta, exekuzio fasea hasiko da: "Etxebizitzak eraikitzeko tramiteak egiten ari gara, eta laster exekuzio fasean sartuko gara; hau da, etxebizitzak eraikitzen lehenbailehen hastea da helburua". bide horretan, Esklabak Iturzulo eremuko proiektua eginda dago eta etxebizitzak eraiki ahal izateko leihaketa publikoa epe motzean egingo dela adierazi du. 

Alde Zaharreko egoera berdintsua da, proiektuak martxan dira, eta etxebizitzak botatzen datozen asteetan hasiko direla zehaztu du. 

Alokairurako eskaintzari dagokionez, Esklaba barruko alokairurako etxebizitzen proiektua jaso berri du Udalak ete exekuzio proiektua egiten ari dira. Elizkalekoei dagokionez, berriz, eraikin zaharra eraikitsi eta berria egiten hasiko direla adierazi dute. Etxebizitza hoirek eraiki ostean esleituko dira. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information