wrapper

Oharrak

Atzo arratsaldean, 19:00etatik aurrera, egin zen abian diren babestutako etxebizitzen zozketak. Azpeitiko Udalak babestutako 70 etxebizitza zozkatu zituen atzo arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. 29 babes ofizialeko etxebizitza Esklabak Iturzulo eremuan (horietako bi egokituak), eremu berean 33 etxebizitza tasatu (horietako bi egokituak), errebaleko 4 etxebizitza tasatu eta Done Jakue kaleko beste 4 etxebizitza izan ziren zozketu zituztenak.

Guztira, 408 lagunek hartu zuten parte zozketetan (batzuk zenbaki bat baino gehiagorekin); 252k babes ofizialeko etxebizitzetarako zozketan hartu zuten parte eta 156k etxebizitza tasatuetarakoan.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, zozketa hasi aurretik zozketan etxebizitza tokatuko zitzainei zein tokatuko ez zitzaienei zuzendu zitzaien: "Gaur zozketan etxebizitza tokatzen zaienei datorren astetik aurrera hasiko gara deitu, eta etxebizitza aukeratzeko informazioa ematen. Beraz, zuen zenbakia etaratzen bada, lasai egon, deituko dizuegu; zuei laguntzeko gaude", zehaztu zien. Ondoren, tokatuko ez zitzaienei zuzendu zen: "Jende askok eman duzue izena, uste dugu etxebizitza beharra dagoela, eta proiektua aurkeztean esan genuen bezala, bi faseko proiektu gisa aurkeztu genuen. Beharra eta erantzuna ikusita etxebizitza tokatzen ez zaizuenoi ere deituko dizuegu, eta interesak jarraitzen badu, aurten bertan jarriko dugu abian bigarren faseko etxebizitzak eraikitzeko prozedura. Hori da gure konpromisoa", adierazi zuen.

Kontsultatu zerrendak

 

  • Esklabak-Iturzuloko babes ofizialekoak

Kupo orokorra

Mugikortasun mugatua

  • Esklabak Iturzulo tasatuak

Kupo Orokorra 

Mugikortasun mugatua

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information