wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak babestutako 70 etxebizitza zozkatuko ditu; 29 babes ofizialeko esklaba atzean (horietako bi egokituak), eremu bereko 33 etxebizitza tasatu (horietako bi egokituak), errebaleko 4 etxebizitza tasatu eta Done Jakue kaleko beste 4 etxebizitza. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere argitaratu dira. Guztira, 408 lagunek hartuko dute parte zozketetanan; 252k babes ofizialeko etxebizitzetarako  zozketan eta 156 etxebizitza tasatuetarakoan.

Zerrenden tarmiteak egin ostean, zozketa egiteko unea iritsi da. Urtarrilaren 24an, osteguna, izango da, 19:00etan, Soreasu antzokian. Sarrera irekia izango da, nahi duen orok joateko. Azpeitiko Udalak etxebizitza babestuak egiteko abiatutako prozesua aurrera doa, eta babestutako etxebizitzen zozketa urtarrila bukatzerako egingo da. Hain juxtu, Esklabak-Iturzulo eremuko babes ofizialeko, Esklabak-Iturzuloko tasatuta etxebizitzak, Done Jakue kaleko tasatutako etxebizitzak eta Bustinzuriko Errebalekoak zozkatuko dira. Zozketetan parte hartuko dutenen behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak ere argitaratu dira udal webgunean.

Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, uda aurretik, Azpeitian epe motzean eraikiko diren etxebizitza babestuen eskaintza zabalen berri eman zuen. Plan horrek, Herriko eremu desberdinetan, alokairu, babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitzen eskaintza zabala biltzen du planak. Planaren berri ematearekin bat, lehen fasea abian jarri zuen eta babes ofizialeko 29 etxebizitza eta 41 etxebizitza tasatutako zozketetarako izen ematea ireki zuen. Orain, Urtarrilaren 24an, zozketak egingo dira. "Jende askok eman du izena, eta horrek erakusten digu, aurreikusten genuen etxebizitza beharra erreala dela. Prozesua ondo doa, bai zerrendena baita etxebizitzak eraikitzeko tramiteena ere. Eta zozketa egiteko unea iritsi da", azpimarratu du Josu Labaka zinegotziak.

Hala ere, zozketarekin ezer ez dela amaitzen ere argitu nahi izan dute: "Etxebizitza beharra duten herritarrak asko direla suma dezakegu, izena eman duten herritarren kopurua aintzat hartuta. Guk etxebizitza politika berri bat diseinatu eta jarri dugu abian, datozen urteetangaratzeko helburuarekin. Orain batzuk eskuratuko dute etxebizitza, baina beharra ikusita garatzen joateko asmo irmoa dugu", zehaztu du Leire Goenaga zinegotziak.

Zozketako prozedura

Zozketa egunean, lehendabizi kutxetan zenbakiak sartuko dira, lehenengo Esklabak Iturzulo eramuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da eta zozketa horretarako zenbakiak sartuko dira, ondoren 29 zenbaki aterako dira (27+2). Hurrengo zozketa esklabak Iturzulo eremuko tasatutako etxeen zozketa egingo da eta 33 zenbaki (31 + 2) aterako dira. Eta azken zozketan Done Jakue eta Bustinzuriko errebaleko etxebizitza tasatuen zozketa egingo da eta 8 zenbaki aterako dira.


Azkena ateratzen den zenbakiak itxaron zerrenda egiteko balioko du. Horrela azken zenbakiaren hurrengoa itxaron zerrendako lehenengoa izango da zerrenda guztietan

Alokairuko etxebizitza sozialen proiektuak ere abian
Azpeitiko Udalak osatutako etxebizitza planaren baitan alokairurako etxebizitzak ere eraikiko dira. Hala, Udalak Elizkalean 12 etxebizitza eraikiko ditu alokairurako. Horretaz gain, Esklabetan batez ere gazteei zuzenduriko lokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikiko dira epe motzean, Etxebizitza Sailarekin elkarlanean. Bi eremuetan etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information