wrapper

Oharrak

Sansebastianetarako atzera kontaketa martxan da. Atzo hasi ziren entseguak, eta ia dena prest da larunbata eta iganderako. Asteburua izanda kaleak gainezka izango direla aurreikusten du Eneko Etxeberria alkateak, eta erasoen aurre egitea "denon ardura" dela eta "adi" ibiltzeko eskatu die herritarrei. 

Atzo arratsaldean aurkeztu ziren aurtengo sansebastianak. Asteburua izanik, kalean "gainezka" izango direla aurreikusten dute Udal arduradunek. Danborradetan 2.000 lagunetik gorak hartuko dute parte: "Jende asko izango da, festa giroa nagusi, baina herritar zein bisitarie argi esan nahi diegu errespetuz jokatzeko. Festetan denok ondo pasatzea nahi izaten dugu, eta merezi dugu. Horregatik, festetan errespetuz joaktzeko eskatzen diegu herritar zein bisitariei. Zoritxarrez han eta hemen festetan erasoak gertatzen direla entzuten dugu, eta herritar zein bisitariei gogoratu nahi diegu, erasoek aurrean laguntzea edo udaltzaingoan edo Ertzaintzan abisua ematea guztion ardura dela. Denok izan behar dugu erasoen aurkako begi, beso, belarri... Adi ibiltzeko eskatzen dizuegu, ezer gerta ez dadin. Eta zerbait ikusiz gero, ekin ezazue mesedez, ezer larririk gerta ez dadin", azaldu du Eneko Etxeberriak, festen nondik norakoak azaltzen hasi aurretik. 

Festei dagokionez, danborradak izango dute protagonismo osoa, baina omenaldiak egin eta herritarrek egindako lana errekonozitzeko tartea ere hartuko du Udalak. Hala, sansebastian bezperan, 00:00etan 50 urtez danborradan parte hartu duen Arauntza elkartea omenduko dugu, ohitura den bezala. Arauntza Elkarteko ordezkariak "gogoz" daudela eta asteburua izanik eta bandera jaitsieran ere parte hartu behar dutenez, elkartean "bi egun berezi" antolatu dituztela adierazi zuen. Baina andera igoeran ez dira bakarrik izango, izan ere, Joanjo Sansebastian, Josu Bereziartua eta Sebastian Alvaro mendizaleak ere bertan izango dira.
Gaua bukatzeko, danborradako taldeak plaza husten denean, herritarrei bertan gelditzeko gonbita egin die Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak: "Kataluniatik datorren perkusio taldeak Azpeitian estreinatuko du ikuskizuna, eta benetan ikusgarria izango dela uste dugu".

Sansebastian egunari dagokionez, umeak izango dira protagonista. Bigarren ustez jarraian Nekane Azpiazuk diseinatu eta egin du karroza. Aurten Lagun Onak futbol taldearen 75. urteurrena gaitzat hartuta: "Bigarren urtez jarraian egokitu zait karroza egitea, eta oso gustura egin dut. Karrozan Lagun Onakek 75 urte hauetan izan duen ibilbidea azaltzen saiatu naiz", adierazi du. 

Eguerdian, danborrada plazara iristean, beste omenaldi bat edo errekonozimendu bat ere egingo da: "Dioni eta Iñigo Perezek 50 eta 40 urte inguru daramatzate lan isilean gabonak joan, gabonak etorri parrokiko jaiotza muntatu, eta zaintzen. Urte guzti hauetan egindako lan guzti hori eskertu nahi diegu.

Balkoitik ikusteko, zozketa

Azken urteetan bezala, sansebastian bezperan banderaren igoera momentua udaletxeko 2. solairuko balkoitik ikusi nahi dutenek ostiral eguerdira arte (12:00ak arte) dute horretarako aukera. Izena ematen dutenen artean 10 bikotek izango dute balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information