wrapper

Oharrak

Nuarbeko Ibaieder urtegia egin zutenean, Uraren sare nagusitik kanpo utzi zituzten inguruko landa eremuko auzoak. Hori dela eta, azken urte luzeetan hainbat arazo izan dituzte Nuarbeko bizilagunek ura dela eta. Tarteka, auzoko hainbat etxetara ur zikina heldu izan da, eta aurten arte ez da arazoaren irtenbidea bilatu.

“Ur garbia, kalitatezkoa etxeak izatea ezinbestekotzat dugu, eta arazo horri irtenbidea bilatu arte ez dugu etsi”, azaldu du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegtziak. Gaur egun, ur garbia heltzen da auzoko etxe guztietara, baina behin-behineko irtenbidea eman zaiola azpimarratu nahi izan du. “Nuarbek ur deposito propioa du, baina arazoa hor egon zitekeelakoan Beizamako depositotik bideratu genuen udaberrian. Horrekin, badirudi behin-behineko soluzioa bilatu dugula behintzat”, dio.

Baina Nuarbeko etxeetara ur zikinik ez bada heltzen ere, behin betiko soluzioa eman eta Nuarbeko ur hornidura sare nagusira konektatzeko eskaria egin zion gipuzkoako ur kontsortzioari: “Nuarben urtegia izanda, ur hornidura nagusira konektatu gabe egotea bertako etxeak paradoxikoa da. Guk saneamendu nagusira konektatzeko hainbat bilera egin genituen kontsortzioarekin, eta azkenean haien onespena lortu dugu”, gaineratu du Eneko Etxeberria alkateak.

Ekainean adostu zuen Udalak kontsortzioarekin 2022. urtera arteko plangintzan Nuarbeko obrak sartzea. Duela egun batzuk, berriz, Aldundiak obra guzti horietarako finantzaketa adostu du kontsortzioarekin.

Nuarben ur hornidura sare nagusira konektatzeaz gain, saneamenduko obrak ere egingo dituzte. Guztira, 1.175.000 €-ko inbertsio egingo da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information