wrapper

Oharrak

Urrestillako bidegorriaren bigarren faseko obrak, Atxubiagako biribilgunetik Urrestillara arteko zatia, hasteko lehiaketa publikoa abian da. Lanen proiektua eta baldintza tekniko eta administratiboak argitaratu ostean, abenduaren 10a  artekoa dute interesa duten enpresek proposamena aurkezteko. Obra zuzendaritza esleituta du, dagoeneko Udalak.

Behin proposamenak aurkeztuta, 2019ko hasieran esleitu eta kontratua firmatu ostean hasiko dira obrak: “Hitzarmena sinatzean, Azpeitiko Udalak ardura batzuk hartu zituen, eta Foru Aldundiak beste batzuk, gu bidegorriaren lehen zatia egin eta bigarrengoaren lehiaketa publikoa urtea bukatzerako egitekotan geratu ginen, eta emandako hitza bete dugu. Foru Aldundiaren esku dago proiektua abian jarri ahal izateko desjabetzeak egitea”, adierazi du Aitor Bereziartua Hirigintza zinegotziak.

Bidegorri berria 1.550 metro luze eta 3 metro zabal izango da. Bi fase nagusi ditu Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriak; lehen faseko obra, okindegi zaharretik Atxubiagako biribilgunera artekoa, udalari zuzeneaz zegokiona, uda aurretik bukatu zen eta 195.539,90 eurotan esleitu zen lehiaketa publiko bidez. Bidegorria eraikitzeko idatzitako proiektua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Urola bailarako 5. ibilbidearen zati izango da eta 1.500.000 euro inguruko aurrekontua izango du guztira.

Bigarren fasea egitear

Bidegorriaren bigarren fasea, Atxubiagako biribilgunetik Urrestilla arteko zatia, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailaren hitzarmenari esker gauzatuko da. Lanak egiteko aurrekontua jada Udalaren esku da eta zati hori egin ahal izateko tramite guztiak eginda ditu Udalak. Behin obrak hasten direnena, bederatzi hilabete iraungo dute.

Bidegorria, etorkizuneko apustua

Eneko Etxeberria alkateak “Aspalditik lantzen ari garen proiektua gauzatzen ikustea berri oso ona da. Bi herrigune oso garrantzitsu lotzen lagunduko du”. Herritarren komunikazioa indartuko duenez “beharrezko” egituratzat jo du: “Urrestillako bidegorria ez da kapritxo bat, herritarren eskaera historiko bat da. Bidegorriak etorkizuneko apustuak izan behar dira, osasuntsuak direlako eta herriak konektatzeko balio dute, azpiegitura horien aldeko apustua egin behar da”.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information