wrapper

Oharrak

50 lagun inguru elkartu ziren pasatu den larunbatean 'Azpeitia heri hezitzailea: baloreen diagnostikoa' jardunaldien baitan. Bertan, norbanakoez gain, diagnostikoa egiterakoan parte hartu duten 52 eragileetako ordezkari ugari ere bildu ziren. Leire Goenaga hezkuntza zinegotzia “gustura” da jardunaldiak emandakoarekin: “Talde ederra bildu ginen, eragileen gogoa nabarmentzen da herri hezitzaile dinamikaren inguruan. Suma daiteke denok hezten dugunaren kontzientzia eta nola hezten dugun hausnartzearen ardura, eta hori poztekoa da. Larunbatekoa mugarri bat izan zen, eta aurrera begira baditugu elkarlanean erantzun beharrezko erronkak”.

Jardunaldiari hasiera Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko zuzendariak eta Joxe Mari Agirretxe Porrotxek eman zioten Herrigintzatik herri hezitzailera hitzaldiarekin. Bertan Lasarte eta Legazpiko esperientziak ezagutarazteaz gain, gaur egun herri hezitzaileen dinamikako gako edo hito nagusiak zein ziren ere plazaratu zituzten.

Ondoren, Azpeitiko eragileekin egindako Herri hezitzailearen oinarriei buruzko diagnostikoa aurkeztu zuten eragileek, arloz arlo. Lehenengo ondorio orokorrak azaldu ziren, eta ondoren, bost arloetako ondorioak azaldu zituzten: kirola, kultura eta euskara, parekidetasuna eta zaintza, hezkuntza (formala eta ez-formala), eta denetarik (ingurumena, tokikotasuna, solidaritatea, etab.)

Datozen urteotako erronka nagusiak

OROKORRA

  • Taldeetatik hezten ari garela jabetzea eta herri hezitzailearen balioetan sakontzen jarraitzeko eta norabide konpartitu bat izateko neurriak elkarlanean lantzea

EUSKARA

  • Herriko behar eta arazoei modu bateratuan erantzutea (Udala/Eragileak).
  • Euskara ez dakitenak eta jatorri desberdinekoak euskarara hurbiltzea.
  • Belaunaldi berriei euskararen garrantziaren kontzientzia transmititzea.


PAREKIDETASUNA ETA ZAINTZA

  • Emakumeen Mahaiak eragileekin elkarlan iraunkorra. Eragileak parekidetasunean janztea.
  • Parekidetasuna sustatzeko tresnak/ereduak sortu eta eskura jartzea. Diskurtsotik praktikarako jauzia egiten laguntzea.
  • Emakumeen parte-hartzea kirolean.

 

ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA

  • Kultur dinamikan jatorri desberdineko pertsonen partaidetza (ekintza zein taldeetan).
  • Euskaraz ez dakitenak eta jatorri desberdinekoak euskarara hurbiltzea.
  • Kirol klubetan inklusibitatea lantzea (jatorria, aniztasun funtzionala…).
  • Hezkuntzan, jatorri desberdineko pertsonekiko harremanetan urratsak ematea.


KULTURA ETA SORMENA

  • Kultur dinamikan jatorri desberdineko pertsonen partaidetza (ekintza zein taldeetan).
  • Belaunaldi berriekin loturak egitea.
  • Parekidetasunean sakontzea.
  • Agenda bateratua eta ekintza konpartituak lantzea. Kultur sarea zabaltzea.
  • Erreferentzialtasuna lantzea (komunikazioa lantzea).


ELKARLANA, AUZOLANA ETA PARTAIDETZA

  • Kirol kluben arteko elkarlana lantzea.
  • Eskola kiroleko zailtasunak eta desorekak gainditzea.
  • Hezkuntzaren esparruan sarea eta elkarlana potentziatzea (hezkuntza formala/ez formala; Hezkuntza Mahaia).
  • Kultur agenda bateratua eta ekintza konpartituak lantzea.
  • Euskararen alorrean, beharrei modu bateratuan erantzutea.
  • Taldeetan, oro har, boluntarioen partaidetza sustatzea, belaunaldi berriak erakartzea alor guztietara (kultura, euskara, hezkuntza…).
  • Belaunaldi desberdinen arteko loturak egitea.


JASANGARRITASUNA ETA TOKIKOTASUNA

  • Erosi eta erabiltzen diren produktuen tokikotasuna sustatzea.
  • Material birziklatuak eta birziklagarriak erabiltzea.
  • Hondakinak berezitea eta ahalik eta gutxien xahutzea.

Erronka horietatik abiatuta, sei taldetan bildu eta balore bakoitzaren bueltan erronka horiek betetzeko zer egin dezaketen eta nola hausnartu eta adostu zuten.

Aurrera begira, proiektuak segida izango du, eragile bakoitzaren erritmoak errespetatuz. Horretarako orain arte martxan egon den Talde Eragileak jarraituko du eta jardunaldietatik atera diren erronka eta beharrak izango dituzte ardatz beraien lanaren norabidea markatzeko.

Talde Eragilea arlo desberdineko kideez osatua dago, baina ateak irekita ditu parte hartu nahi duen edozeinentzat. Horretarako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatz dezake edota Gaztedia sailarekin harremanetan jarri (943 15 71 61)

 

Jardunaldia irudietan

IMG 0635

IMG 0636

IMG 0655

jendea

puxika

taldeka

taldeka2

taldeka3

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information