wrapper

Oharrak

Azaroaren 25a dela eta, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean, indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzearekin dugun konpromiso politikoa berretsi nahi dugu.


Testuinguru honetan, aurten arreta jarri nahi dugu indarkeria matxistaren biktimek duten erreparazio-eskubidean. Erreparazio horrek eskubide gisa egia aitortzea baitakar; alegia, bizi izandako indarkeriaren, salaketaren eta emakumeen hitzen errelatoa benetan entzuna izatea. Horren guztiaren helburua da, pairatutako indarkeriak eragindako mina sozialki aitortu eta urratutako eskubideak berrezartzea. Indarkeria matxista pairatu duten emakumeen hitza zalantzan jartzen denean, horien hitza gutxietsia izaten da, zikindua, eta isilarazia. Eta ondorioz biktimizazio bikoitza gertatzen da: emakume biktimek jasandako minari lotsa eta erruduntasuna eransten zaizkio; eta bitartean, justifikatu egiten dira erasotzaileak.


Ezinbestekoa da emakumeei ahotsa ematea, eta zalanta ez jartzea beraien lekukotza, ezta errelatoa ere. Horrek esan nahi du indarkeria pairatutako emakumeen hitza aitortu beharra dagoela, haien askatasuna berrezarri, eta beraien komunitateetan eskubide osoko herritar gisa jardun dezaten.

Horretarako, Azpeitiko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
1. Azpeitiko Udalak, 2019ko aurrekontuak definitzeko unean, indarkeria matxistari aurre hartzeko eta aurre egiteko baliabideak indartuko ditu.
2. Azpeitiko Udalak prebentzioak duen garrantziaz jabeturik, hezkuntza komunitatearekin elkarlanean hezkidetza programa indartzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu. Baita Beldur Barik kanpaina lantzeko ere.
3. Azpeitiko Udalak indarkeria matxistaren biktimen aldeko aitorpen publikoetan parte hartuko du, eta horiek indartzeko baliabideak eskainiko ditu.
4. Azpeitiko Udalak ekimen kolektiboei laguntza emango die (laguntza-taldeak eta plataformak), indarkeria matxistari buruzko errelato kolektiboa landu dezaten eta hautsitako eskubideak zein erreparazioa aldarrika ditzaten.
5. Azpeitiko Udalak Foru Aldundiari eta Emakunderi eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak sendotzeko, epaitegietako genero-unitateak indartzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko.
6.- Azpeitiko Udalak bat egiten du Basanderiek talde feministak 18:00etan plazan deitutako ekitaldiarekin, eta azpeitiar guztiei dei egiten diegu mobilizazio horietan parte har dezaten.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information