wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala ari da udazkeneko formazio eskaintza osatzen, eta azaroak ekingo dio lehen ikastaroari. Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanerako sinatutako hitzarmenaren baitan, 'Ilusioz bizitzeko osagaiak' ikastaroa eskainiko du Pablo Cuevas irakasleak.

Ikastaroaren xehetasunak

Irakaslea: Pablo Cueva. Osasun psikologoa. Psikologia Positiboko aditua. Terapia kognitibo eta jokabidezkoan masterra. POZIKTIBA, Psikologia Zerbitzuetako zuzendaria. Adimen Emozionaleko Partzuergoko eta Psikologia Positiboko Espainiar Elkarteko kidea. Fondo Formación Euskadi, Bultz-Lan Konsulting eta Deustuko Unibertsitateko irakasle laguntzailea. “Entrenando emociones” webgunearen arduraduna.

Ikastaroaren nondik norakoak: 90eko hamarkada mugarri izan zen psikologian, Goleman doktoreak eta psikologia positibo izenez ezagutzen diren ildoko beste autore batzuek zoriontasunari eta horretara iristeko gakoei buruz egin dituzten lanetan. Ikasketa horietatik sortzen diren gakoen arteko bat hauxe da: emozio positiboen garrantzia eta horien kudeaketa giza existentziaren alderdi guztietan.
Ikastaroan jorratuko dugu, era praktikoan, lantegietan erabili ohi den metodologiaren bidez, zeintzuk diren bizitzeko ilusioak areagotzeko gakoak.

Ordutegia: Astelehenetan 16:30etik 18:30era
Egutegia: Azaroak 12, 19, 26 eta abanduak 3, 10 eta 17
Prezioa: Azpeitiarrak 14,40€; besteak 18€
Lekua: Baigerako 4. solairua
Izena emateko azken eguna: Azaroak 8, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita

Abenduan, bi jardunaldi
Deustuko Unibertsitatearekin batera, bi jardunaldi ere eskainiko dira Azpeitian. Bata, Adineko pertsonen egungo egoerari eta erronkarik nagusienei buruzko jardunaldia izango da, abenduaren 18an; eta, bestea, Big dataren ingurukoa, azaroaren 29 eta abenduaren 12an. Data heltzen ari den heinean, aurkeztuko dira bi jardunaldi horiek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information