wrapper

Oharrak

Ekainean ekin zioten Soseasuko sormen gunea egokitzeko obrei, eta bide onetik aurrera lanak. Hasiera batean 2019ko uda alderako irekitzeko moduan izatea aurreikusten zen kultur espazio berria, baina orain, udaberri alderako bukatuta izatea espero da.

Hitzaren, arte eszenikoen eta irudiaren eremuak egokitzeko obrak ari dira egiten, eta ia milio bateko aurrekontua du (994.348,94 €takoa) guztiak. Horren segidan, soinuaren eremua egokituko da.
“Lehen aldia izan da lotekako lehiaketa publikoa egin genuela, eta herriko gremio txikiei aukera ireki genien lehiaketan parte hartzeko”, azaldu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Obrak martxo ingururako bukatuta izatea aurreikusten dute. Horren ostean ekipamentua jartzea faltako litzateke. Eta obrak bukatu ahala sormen gunea abian jartzeko asmoz, datozen aste eta hilabeteetan adostuko dira Kultur Mahaia eta herriko kultur eragileekin ekipamendtu aeta funtzionamenduari dagozkion irizpideak.

Kulturako proiektu estrategikoa
Sormen gunea kultur eragileekin batera diseinatzeko prozesua egin zeten Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean. Proiektu hori ahalbideratuko duen azpiegitura osatzen ari da orain Udala.
Datorren hamarkadako proiektu estrategikoa izango da kulturarentzat: "Azken hamarkadan kulturak loraldi izugarria izan du gurean. Kultur mugimenduak bat egin herri proiektuak zehazten asmatu du. Plaza eskaintzeaz gain sorkuntzarako azpiegiturak eta baliabideak jartzea da orain helburua. Kultur politika sendo eta propioa dugu, eta Soreasu estrategikoa izango da datozen urteotan", gaineratu du Ainara Larrañaga kultura zinegotziak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information