wrapper

Kaldereroek ekarri zuten pasa den larunbatean karnabal giroa Azpeitira. Trapu zaharrak ateratzeko ohiu eginda, herriko mozorro eta elegante trajean armairuetatik ateratzeko garaia zela gogorarazi zien herritarrei. Udalak ere karnabal egunetarako egitarau oparoa osatu du. Aurten, umeen festaz gozatzeko ekintzak antolatzen "indar berezia egin" dela azpimarratu nahi izan dute Mikel Ibartzabal Festa BAtzordeburuak eta Ainhoa Beristain zinegotziak. 

Bihar, ostirala emango zaio hasiera karnabaletako asteburu luzeari, eta asteartea bitartean ekintza ugari antolatu dira adin guztietako herritar zein bisitarientzat: "Ekitaldi ugari antolatu ditugu, aurten, bereziki haur zein gaztetxoentzako ekintzak indartzen eta bultzatzen saiatu gara, horiek ere festetaz gozatzeko aukerak izan ditzaten, eta egitarau polita antolatu dugula uste dut", azaldu du Mikel Ibarzabalek. Zapatu eta asterate arratsean haur parkea izango da16:00etatik 20:00etara; zapatuan plazan, eta asteartean Olazko amaren plazan. Horretaz gain, astelehen karnabaleko haurren desfilea Zaldi Ametsak taldeak girotuko du eta bukaeran, iaz bezala Kantu Kolore taldea izango da plazan: "Iaz egundoko giroa sortu zen desfile ostean plazan, eta aurten desfilea giirotzeko apustua ere egin dugu", gaineratu du Ainoa Beristainek. 

 

Tren txu-txua, zapatuan

Zapatuan, goiz eta arratsaldez tren txu-txua ibiliko da, plazatik abiatuta. 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara ibiliko da herriko kaleetan zehar. Aurretik, ordea, bi bidaia berezi egingo ditu. Izan ere, 11:00etatik 12:00etara, San Martin egoitzako bizilagunek izango dute herrian tren txu-txuan paseatzeko aukera. 

 

Elegante jantzi eta mozorrotzeko gonbita

Karnabalak elegante jantzi eta mozorretzeko egunak dira gurean, eta herritarrei etxeko arropa zaharrak atera eta festan murgiltzeko deia egin dute bi zinegotziek. 

 

Ingurua eta ingurukoak zaindu eta babestu

Baina guztiaren gainetik, errespetuz jokatzeko eskatu dute: "Festak guztiok ondo pasatzeko egunak dira. Eta horixe eskatzen dugu, ondo pasatzeko, eta ingurua eta ingurukoak zaindu eta errespetatzeko", bukatu dute. 

 

EGITARAUA

 

9, ostirala
INAUTERIAK 2018

18:30 “Euskal Inauterien jaialdia” Azpeitiko ikastola Ikasberri Kooperatibak herriko kaleak euskal inauteriz bustiko ditu. Amaiera: 19:30ean Plaza Nagusian

10, larunbata
INAUTERIAK 2018
12:00etatik 14:00etara, 16:00etatik 19:30etara TREN TXU- TXU ibiltzeko aukera izango dute herritar guztiek . Ibilbideari hasera mango zaio udaletxeko arkupetan eta herriko hainbat kale bisitatuko dira

16:00etatik 20:00etara: Haur Parkea Plaza Nagusian

11, igandea
INAUTERIAK 2018
9:00 Izarraitz Txistulari Taldearen DIANA
11:30 Diana Udal Musika banda eta ZIEGOKO GAITEROAK INCANSABLES txaranga herriko kaleetan zehar
12:00 Sokamuturrak 500 urte 1518-2018
XXXIX.Sokamuturra argazki lehiaketa “ Imanol Elias” saria Azpeitiko Argazki elkarteak antolatuta eta Sokamuturra Plaza Nagusian
12:30 Eleganteen pasira, Artzain Iñudeak danborjoleekin, Karroza Ziegoko Gaiteroak eta Juan Antxieta Musika Eskolako txistularien donuak kaleetan zehar Incansables Txaranga
16:15: Sokamuturrak 500 urte 1518-2018
Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren Izarraitz Txistulari taldeak zezenka egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz
16:30 Sokamuturra
19:00etatik 23:00etara Elektrotxaranga emanaldi bikaina herriko kaleetan eta Plaza Nagusian
19:30etik 23:30 GAU-ERDI txarangen emanaldia kaleetan

12, astelehena

ASTELEHEN INAUTERI 2018
11.00etan SOKAMUTURRAK 500 urte 1518-2018
SOKAKO ZEZENA Erdikalean eta Zezen Txikiak eta Poniak Plaza Nagusian
12:30ean ZALDI AMETSAK taldeak irekiera emanez…
Mozorrotutako haurren desfilea herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien lguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat KANTU KOLORE taldearekin dantzaldia, eta GOZOKIAK, Plaza Nagusian

16:15ean SOKAMUTURRA 500 urte 1518-2018
Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren Izarraitz Txistulari taldeak zezenka egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz
16:30 Sokamuturra

19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira

UROLATARRAK TXARANGA kaleetan zehar
23:00etatik 02:30era ILARGI BELTZA taldearekin dantzaldia Plaza Nagusiko kioskoan
24:00etan: Los Pasai Txaranga eta Bricadeira Perkusio taldeen emanaldiak kaleetan zehar
24:30ean Itsasi taldeko TTUNTTURRoak
helduen mozorro lehiaketa

13, asteartea
ASTEARTE INAUTERI 2018
2:00 LOS PASAI TXARANGAREN EMANALDIA
500 urte
AZPEITIKO SOKAMUTURRAK
1518-2018
7:00-9:30 Helduen sokamuturra
16:30-20:00 Helduen sokamuturra
16:00 Umeentzako jolasak Olazko Andre Mariaren Plaza
18:30 IRULITXA TXARANGA
20:00 2018KO Inauteriei amaiera emanez Suzko Zezena Plaza Nagusian, Irulitxa txarangaren laguntzarekin