Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dira komunitate moduan gai honetan nola eragin dezaketen hausnartzeko. Horretarako, abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu eta diskurtso komun bat eraikitzen ahaleginduko gara, kontuan hartuz momentuko errealitatea.
Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak Udalak eta unibertsitateak duela urtebete inguru abiatutako elkarlanerako ibilbidea baloratu eta eskertu nahi izan dute. "UEUren egiteko garrantzitsuenen artean aurkitzen dira topaguneak sortzea eta tokian tokiko gizarteak dituen beharrei erantzutea da, horretarako beharrezkoa den marko akademikoa emanez. Iaz abiatu genuen bidea bakegintzari buruzko jardunaldi arrakastatsuekin, ondoren urtean zeharreko ikastaroak ere antolatzen gabiltza, eta gaur gure gizartearentzat kezka iturri den beste gai baten topaketa aurkeztera gatoz. UEUren zeregina izango da gai hau eremu akademiko batean kokatzea. Gure helburua da jardunaldi hauek ikasi, eztabaidatu, trukatu eta elkar aberasteko izatea", adierazi du Alegriak.
“Azken urteotan Azpeitira formazio eskaintza zabala ekartzeko apustuaren baitan, Iñaki Alegriak azaldu bezala, besteak beste, UEUrekin ikastaro eta jardunaldi eskaintza egiteko baliabideak jartzen ari gara. UEU bidelagun ona bilatu dugu. Iaz bakegintzaren inguruan lehen jardunaldia antolatu genuen, eta Bullying-ari buruz antolatu dugu bigarrena. Hasitako bidea indartzera etorriko da jardunaldi hau, eta iaz bezalako harrera izatea espero dugu”.
Leire Goenagak zergatik aukeratu den Bullying-a zehaztu du: “Azken urteotan arazo larri bihurtu da ikastetxeetan eta gizartean. Azken urtean sare sozialen eragina eta aztertuz egin ditugu zenbait saio, baina ikastetxeen, beste hezkuntza eragile eta gurasoen beharrak aztertu ostean erabaki genuen gai hori aztertzea. Jardunaldiak gaia aditu desberdinekin eta puntu desberdinetatik lantzeko aukera emango digu, eta gai honen inguruan herriko ikastetxeetan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera ere izango da. Uste dugu denontzat aberasgarri izan daitekeen eguna izan daitekeela”.
Eli Moreno psikologoak eta jardunaldiaren koordinatzaileak topaketak antolatzeko nondik norakoak eta egitaraua azaldu ditu: “Azken urteetan bi gai hauek pil-pilean dauden gaiak dira, gero eta kasu gehiago salatzen dira, eta, hala ere, adituek iceberg-aren punta bakarrik ikusten ari garela diote. Beste batzuen iritzi,z aldiz, beti gertatu da eta gaur egun ikusgarriagoa dela diote. Honez gain, badirudi eskuhartzeko orduan zailtasunak izaten ditugula bullying-aren tratamendua eman behar diogun jakiteko ala ez eta nortzuk eskuhartu behar duten erabakitzeko. Zailtasun hauek alde batera utzita, denok ados gaude bullying-a izan ala ez, bizitzen ari den/diren pertsona horiek sufrimendua dutela eta sufrimendu hori desagertzen ahalegindu behar garela. Azken finean sufrimendua inplikatuta dauden guztientzat baita, ez bakarrik zuzenean inplikatuta daudenentzat, baizik eta familiak, lagunak… ere".
Ondorioz, jardunaldi honen helburuak Bullying-ari aurre egiteko komunitatearen inplikazioaren beharraz konturatzea eta aurre egiteko estrategia desberdinak ezagutzea da, bai prebentzio mailan baita detekzioaren ondoren ere, guzti hau ikuspegi komunitario bat emanez. Honez gain, bullying-aren gaia genero eta gailuekin lotzea nahi dute; batetik generoak halako egoeretan duen eragina aztertzeko eta bestetik, gailuen eragina aztertzeko eta hauek eman ahal dizkiguten aukeretaz ohartzeko. Horretarako aditu, profesional eta familiak ekarriko dituzte.
Irakasleak
- Leire Aranburu Mendizabal
Psikologia eta Psikopedagogian lizentziatua. Orientatzailea.
- Izar Arregi Aizpuru
Psikologo-terapeuta ( ikuspegi sistemikoa). 10 urtez ikastolan irakasle eta psikologa bezala lan egina. Azken urteetan, gazteak eta gazteen famili-terapian espezializatua.
- Urko Fernandez Roman
Sistemen informatika ingeniari teknikoa. PantallasAmigas ekimena proiektuko zuzendaria
- Maddi Imaz Ruiz
Gizarteratzeko eta Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria
- Paula Jauregui Bilbao
Psikologian doktorea. Osasun Psikologikoa Orokorrean Masterra. Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamenduen Saileko irakaslea.
- Estibaliz Linares Bahillo
Deustuko unibertsitatean gizarte lanean graduatua eta Emakumeen kontrako esku hartzean masterra.
- Mikel Olaizola Borda
Magisteritza Haur eta Lehen Hezkuntzan diplomatua, Psikopedagogian espezializatua. Irakaslea
- Arritxu Olaizola Mendiola
Magisteritza Hezkuntza Berezia eta Logopedian diplomatua. Irakaslea. Ikastolako Kiva programaren arduraduna.
- Ana Orozko Landa
Gizaguneko teknikaria gatazken kudeaketa eta komunitate- zein eskola-eremuko bizikidetzaren sustapenean
- Izaskun Orue Sola
Psikologian doktorea. Deustoko Unibertsitateko irakaslea
- Kepa Torrealdea Koskorritza
Kepa Torrealdea "Zeuk esan" zerbitzuko koordinatzailea
Helburuak
- Bullying eta cyberbullyingaren mugak zehaztea.
- Bullying eta cyberbullyingari aurre egiteko esku-hartzeak ezagutzea.
- Dispositibo mugikorren eragina aztertzea bullying/cyberbullyingaren kasuetan.
- Genero-indarkeriaren eta bullying/cyberbullyingaren artean egon daitekeen harremana aztertzea.
Edukiak
- Bullying/cyberbullyingaren definizioa.
- Komunitateko agenteen esku-hartzea bullying/cyberbullying gaian.
- Dispositiibo mugikorrak: eten digitalaren esanahia eta errealitatea.
- Dispositibo/gailu mugikorren eragina gazte eta nerabeengan. Adikzioak.
- Genero-indarkeriaren eta bullyingaren arteko harremana.
Metodologia
Jardunaldian 3 eratako jarduerak egingo dira:
- hitzaldiak, galdera-erantzunetarako tartearekin
- mahai-inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
- tailerrak, norberaren intereseko arloan sakontzeko aukerarekin
Nori zuzendua
Familia, irakasle, gizarte-langile, hezitzaileei…. gai honetan interesatuta dagoen edonork aportatu ahal izango du.
Egitaraua
2017-11-24
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazioa-banaketa |
|
09:00-09:30 |
Hasierako ekitaldia
|
|
09:30-10:30 |
Bullyinga: zer da eta zer aldagaiekin erlazionatzen da?Hizlaria:
Aurkezlea: Eli Moreno |
|
10:30-11:30 |
Hiritartasun digital arduratsua eta aktiboa nola sustatu haur eta nerabeen arteanHizlaria:
Aurkezlea: Eli Moreno |
|
11:30-12:00 |
Atsedena eta kafe etena |
|
12:00-13:45 |
Mahai-ingurua:Hizlariak:
Moderatzailea: Eli Moreno |
|
14:00-15:30 |
Bazkaria |
|
15:30-17:00 |
Aldibereko tailerrak1. (Ziber) bullyinga eta genero eraikuntzak, hezkuntzan aztertu eta landu behar diren ezinbesteko erlazioak?. Estibaliz Linares 2. Substantziarik gabeko menpekotasunak: zer dago mugikor baten atzean? Paula Jauregui 3. Esku-hartze ekosistemikoa: gazteen bortizkeria egoerak eta bizikidetza hausturak nola kudeatu. Ana Orozko (Gizagune) 4. Bullyingari, aurrez-aurre, aurre eginez: noiz, nola eta nork zer egin?. Izar Arregi |
|
17:00-17:15 |
Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera |
Matrikulaziorako argibideak
Jardunaldian parte hartzea errazteko asmoz, eta dirua arazo bat izan ez dadin, prezio berezia jarri dugu.
4 matrikula mota egongo dira:
- Ohikoa: 20€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
- Gazteak (18-30 urte bitartekoa): 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
- UEUko bazkideak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.
- Azpeitiarrak: 15€. Matrikula, dokumentazioa, kafea eta bazkaria barne.