wrapper

Oharrak

Zaharraren biziberritzea du helburu, eta Soreasuko aparkaleku publikoarekin batera Alberdieneako aparkalekua ere beharrezkotzat bilakatu dela ikusten du. Bide horretan, etorkizunean ere horrela izan dadin hitzarmena sinatu du.

Datozen egunotan dira hastekoak Alberdienean etxeak eraikitzeko obrak. Hala, etxeak bukatzean, garajearen lehen solairua aparkaleku publiko bilakatuko da; Udalak etxeen promotorearekin sinatuta duen hitzarmenaren arabera. 1.611,10 metro koadro dituen lehen solairua eskuratuko du 415.185 euroren truke, eta, gutxienez, 51 autorentzako aparkalekuak egokituko dira bertan. "Udalarentzat garrantzitsua izan da hitzarmen hori sinatzea. Horrek bermatzen baitu Alde Zaharrean, plazatik gertu, aparkaleku publikoa izatea, herritarrek askotan eskatzen diguten bezala", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak. 

Alde Zaharra indarberritzea helburu

Azpeitiko Udala inbertsio eta proiektu handiak abian jartzen ari da Alde Zaharrean. Guzti horren helburua da Alde Zaharra biziberritzea, eta herritarrentzako erosketa zein aisialdirako gune natural bilakatzea. Bide horretan, azken urteotan plaza berritu eta oinezkotu da; hala, herritarrak elkartzeko gune aproposa bilakatu da. Horrekin batera, azoka plaza ere berritu da, eta udatik abian da. Azoka plaza berritzearekin batera, gainera, ekonomiaren sustapenerako motore bilkatu nahi da, eta lehen sektorearen plaza bilakatzeko proiektu anbiziotsua du Udalak eskuartean, urte amaierarako dena abian jartzea da helburua.

Horretaz gain, turismoaren erreferentzia izan nahi duen Basazabal eraikina eraberritzeko obrak ere aurrera doaz, eta datorren urtean irekiko ditu ateak turismo bulego eta formaziorako gune bilakatuta. Soreasu eraikina bukatu eta kultur erabilera emateko proiektua ere onartua du Udalak, eta datozen urteotan garatzea aurreikusten da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information