wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak eta Karmelo Etxegarai ikastetxeak otsailaren bukaeran aurkeztu zuten eraikinaren jolas-parkea berritzeko proiektua. Udal arduradunak pasatu den astean izan ziren obrak bukatuta ikusten, eta egiaztatu zuten erabatekoa izan dela jolas tokiaren aldaketa. 

Azken 4 urteotan Udaleko Parekidetasune ta Hezkuntza Sailek eta herriko ikastetxeek osatutako Hezkidetza foroan landutako hainbat proiekturen ondorio da patioen eraldaketa: Karmelo Etxegaraikoaz gain, Uztarokoa ere berritu da, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin leku arazoak medio parke berria egin da. "2017ko aurrekontuen baitan ikastetxeetako leku arazoak eta pedadogia berriei bide emateko haur parkeen eraldaketa egiteko konpromisoa hartu genuen. Hasiera batean Karmelo Etxegarai eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko beharrei erantzuna ematea zen helburu, baina beharra zegoelako Uztaro haurreskolako parkea ere berritu dugu", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza Batzordeburuak.

Karmelo Etxegarai Ikastetxeko parkea 2.675 metro koadroko jolastokia da; gaur egun baliabide naturalez egindako jolas eta txoko desberdinak ditu; kirol toki desberdinen eremuekin banatu gabe. Camino Saiz ikastetxeko zuzendariak Udal ordezkariak, guraso eta irakasleak eskertu nahi izan ditu "esfortzu, dedikazio, denbora eta energiagatik", eta azpimarratu du ikasle "guztien beharrak asetuko" dituen "beste mota bateko" jolastokia lortu dutela.  

Goenagak bukatzeko, gogorarazi du ikastorduetan ikastetxeak erabiliko badu ere jolastokia, ikasordutik kanpo erabilera ireki eta publikoa duela parkean, eta herritar orori irekia izango dela. bide horretan Saizek 17:00etatik aurrera eta asteburuetan parkea errespetuz erabiltzeko deia egin du. Parkeak, 127.000 euroko aurrekontua izan du. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information