wrapper

Oharrak

Atzo aurkeztu zuen Udalak Soreasuko sormen gunearen aurreproiektua. Azaroaren 3ra arte ekarpenak egiteko aukera du, hala nahi duenak. Behin ekarpenak aztertu, eta behar bada aldaketak egin ostean exekuzio proiektua egingo du.

Atzo, batzar irekian azaldu zuen Udalak Soreasuko sormen gunean egiteko prestatutako proiektuaren zirriborroa: “Proiektu garrantzitsua da guretzat, azken finean, datozen 10 urteetako kultur mugimenduaren mugarri eta pauso garrantzitsu izango delakoan gaudelako”, azaldu zuen Josu Labaka Kultura Batzordeburuak.

Soreasu ez da eraikin berria, 2005ean aurkeztu zuen Udalak 4.800.000 euroko aurrekontua zuen eraikina berritzeko proiektua. 2006ko udaberrian eraitsi zuten, berriz Soreasuko antzoki zaharra. Ordutik, argia baino ilun gehiago izan dira eraikinaren inguruan. Ainara Larrañaga zinegotziak azaldu bezala, “herriko kultur mugimenduak, Kultur Mahaiak, ere Soreasun beharrean Sanagustin eraikitzean jarri zituen indarrak, herri proiektua bultzatuz”.

Azken 10 urteotan pauso garrantzitsuak eman ditu kulturak herrian, eta datozen 10 urteotarako giltzarri izango den proiektua da Soreasu. Horregatik, gardentasun osoz, azaldu du Udalak proiektua, eta proiektua zehazteko azken xehetasunetan ere karpenak egiteko aukera zabaldu du.

Urte eta erdiko prozesuaren emaitza
Duela urte eta erdi inguru Kultur Mahaiaren bitartez hasi zen Udala kultur sortzaile eta taldeen beharrak ezagutu eta Soreasuko sormen gunearen inguruko proiektua osatzen. Bilera eta batzar askoren ondoren, iazko uztailean edukien inguruan osatutako proiektua aurkeztu zen. Proiektu hark kultur mugimenduko talde eta norbanako askoren babesa jaso zuen, eta Udalak atzo aurkeztu zuen obren inguruko proiektua egiteari ekin zion.

Lau eremu nagusi
Lau espazio nagusi izango ditu sormen gunean: arte eszenikoena, hitzarena, irudiarena eta soinuarena. Horretaz gain, eremu desberdinetan lanean ari diren artistak elkartzeko guneak eta erabilera anitzeko zein plaza funtzioa beteko duten espazioak ere aurreikusita daude. Espazio argitsua eta zabala diseinatu da, eta material ezberdinak erabiliko dituzte, obran.

Gaur egun Dinamoa osatzen duen gunea eta lehen solairuak osatuko dute sormen gunea. Eremu bakoitzak espazio zehatz bat izango du, baina multifuntzionalitaterako aukera ugari eskainiko dituzte espazioek.

Eraikinaren sarrera nagusiaren eskubian, gaur egun Dinamoa dagoen lekua, leku multifuntzional gisa uztea proposatzen da, bertan sortzaileen lanak aurkezteko aukera ere eskainiz. Solairuartean, berriz, herri komunikabideen bulegoak egongo dira.


Behin lehen solairura igota, eskaileretatik eskuinetara gelditzen den espaizoam hitzaren gunea izango da. Eremu hori topalekuak, bi bilera gela eta bakarkako lanerako zein ediziorako gelek osatuko dute.
Eskaileren aurrean. irudiaren eremua egongo da (Elkargunearen goian). Bi espazio nagusi bereiziko dira: argazkilaritzarako gunea (argazki estudio eta proiekzio gelak osatutakoa) eta arte plastikoen tailerra. Biltegi bat ere egongo da materiala gordetzeko edota tresnak garbitzeko aukera izan dezaten.

Eremuetan desberdinena arte eszenikoena izango da; zabalagoa eta garaiera handiagokoa izango da. Zurezko lurra izango du eta leihoetan gortinak jarriko dituzte. Bulego bat ere egongo da bertan.
Azkenik, gaur egun Udal Musika Banda eta Julian Barrenetxea abesbatzen lokalen gainean, soinuaren eremua kokatuko da. Bertan, musikarien entseguetarako neurri ezberdineko lau gela egingo dira eta grabaketa estudioa, platoa eta kabina teknikoa ere eizango ditu eremuak.

Lau eremu horie gain, aldagelak, atsedenerako edo kamerino gisa erabil ahal izango den gela, bilera gela eta office-sukaldea edo otorduak egiteko espazioak ere aurreikusten dira proiektuan.

Ekarpenak eta epeak

Udalak proiektuari azken ekarpenak egiteko epea ireki du azaroaren 2ra bitartean. Planoak ikusgai jarri ditu, eta beharra ikusten duenari Soreasuko ateak irekitzeko prestutasun osoa azaldu du. Zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko bideak ere jarri ditu, Kultur Mahaiaren bidez edo udaletxeko Kultura Sailera jota informazioa jaso, iritziak trukatu edota ekarpenak egiteko aukera izango da.

Udalak herritarren ekarpenak jaso eta aztertu ostean behin betiko proiektua izango du. Hala, obra osoaren aurrekontua zenbatekoa izango den jakingo du. Behin aurrekontua izanda 2018. urteko aurrekontuak osatzerakoan obra osoa egiteko adina baliabide izango duen edo zatika gauzatu beharko den. 2018an exekuzio proiektua egin eta urtearen bukaera alderako obrekin astea aurreikusten da, 2019a bukatzerako sormen gunea erabilgarri egongo litzateke. 

Planoak

Bideoa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information