Argazkigintza digitala: edizioa
Argazkilaritza digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptu teoriko eta teknika praktikoak azalduko ditu Esther Gamito argazkilari eta diseinatzaile grafikoak: Tonua, kolorea, argitasuna, tenperatura, kontrastea, mailak, kurbak eta mozketa eta konposaketa izango ditu hizketagai besteak beste. Saio praktikoak izango da eta azalpenak ematen dituen bitartean, ikasleek beren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.
Datak: Maiatzaren 8, 9, 10, 11 eta 12 (astelehenetik ostiralera)
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Lekua: Argazki Elkartearen egoitza
Prezioa: Azpeitian erroldatuak 15 €, besteak 18, 75€
Gure imajinarioa kantugintzaren bitartez
Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herrian? Zein eragin (izan) dute idazle era musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imajinarioan? Galdera horiei eta erantzuten saiatuko dira ikastaroan parte hartuko dutenek. Horretarako, zenbat kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dira: idazleak aurkeztuko dira, musikariak, testuingurua eta ondorioak.
Datak: Maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Lekua: Dinamoa, sormengunean (Soreasu)
Irakasleak: Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda
Prezioa: Azpeitian erroldatuak 18 €; besteak 22, 50 €
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea
Urkome eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa profesionalentzat da: nekazaritza-txartela dutenak edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dutenak hartu ahal izango dute parte eta hori frogatu behar da. Asistentzia %90koa izan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin behar da. Izena emane dota informazioa lortzeko Fraisoro Eskola: 943 69 21 66 telefono zenbakira deitu edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzi behar da.
Datak: Maiatzaren 15, 16, 17, 18, 22 eta 23
Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara
Lekua: Sindikatu Zaharreko 1 solairua
Prezioa: Azpeitian erroldatuak 27 €; besteak 32,50 €