wrapper

Etxebizitza hutsetatik abiatuta egin nahi du Azpeitiko Udalak etxebizitzen inguruko politika. Eta horretan ari da: "Azken urteotan neurri desberdinak hartu ditugu etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko asmoz", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Etxebizitza hutsei jarritako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren errekargoa eta etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak dira horren adibide garbienak. Neurri horiek emaitzak eman dituzte, 84 etxebizitza alokatu dira aipatu laguntzen bidez, erdiak inguru alde zaharrean.

Baina neurri horiez gain "beste pauso" bat eman nahi zuela Udalak aitortu du: "Neurriak hartu ditugu, baina haratago joan nahi dugu. Herritarren iritzi, nahi eta beharrak zeintzuk ziren jakin nahi genuen, eta horregatik egin dugu azterketa hau". Azterketak bi zati ditu, alde batetik datu objetiboen gurutzatu dira, eta gaur egungo datuez gain, etorkizuneko prospektiba edota izan daitekeen tendentzien aurreikuspena egin da; beste aldetik, herriko 708 laguni inkesta egin zaie telefonoz, berain nahi, behar eta iritzien berri izateko.

"Ezinbestekoa da Azpeitiarentzat garrantzitsuak izan daitezkeen erabakietan herritarren parte hartzea sustatzea. Herritarren iritziak jaso ditugu, horiek aztertu eta herritarrek nahi duten norabidean lan egitea dagokio orain udalari." "Azterketa horiek ondo aztertzen ari gara. Azterketa horietatik abiatuta hartuko ditugu-eta etorkizuneko erabakiak", azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Herritarren beharrak

Iñaki Yurrebaso soziologoak zuzendutako inkestaren arabera, gaur egun herriko gazteen artean 371 lagun inguruk dute lehen etxebitza eskuratzeko permia. Horietatik 108 bakarrik joango lirateke bizitzera, 78 bikotean eta 39 lagunekin; hori dela eta 225 etxebizitza beharko lirateke behar horri erantzuteko. Lehen etxebizitza eskuratu baina familiaren beharrei erantzuteko etxebizitza premia ere adierazi dute 110 familiakidek.

Etxebizitzaren garrantzia


Azpeitiarren %99,7arentzat etxebizitza duin eta egokia izatea garrantzitsua edo oso garrantzitsua da. %4,2arentzat gairik garrantzitsuena da eta %62,3arentzat larrienetakoa. %12arentzat herrian etxebizitza desegokietan bizi diren jende asko dago eta %52,4arentzat baten batzuk bizi dira.

Etxebizitza beharra duten gazteak zenbat diren galdetuta, gehiengoak, %92,7ak asko edo dezente direla uste dute.

Udalaren politikak


Udalak orain arte abian jarritako politiken eta Udalak arazo honi aurre egiteko hartu beharreko neurriez galdetuta, administrazioak etxebizitza hutsak merkaturatzera bultzatzeko lan egitearekin ados edo oso ados dago %85,9a. %74,3ª, gainera, Azpeitiko Udalak horretarako hartutako ildoarekin ados edo oso ados dago.


Gehiengoa administratzioak babes ofizialeko etxebizitzak eskaini behar dituela uste dute, baina horietako %15,8ak guztiak errentan izan beharko luketela uste dute; %54ak gehienak errentan eta %25,5ak gehienak jabetzan.

Etxebizitza tutelatu edo eta gazteei zuzendutako eredu komunitario batez galdetuta ere herritarrak eredu berrien aldeko iritzia erakutsi dute.

2008-2016, iritzi aldaketa


2008. urtean egin zuen Udalak etxebizitza beharren inguruko azken inkesta, eta 8 urteko epealdian hainbat aldaketa nabarmen eman dira:

• Subjektiboki, larritasuna galdu du etxebizitzaren arazoak. Beste arazo batzuk larriagotu dira eta.
• BOEtan jabetzaren alde egiten zuten gehienek 2008an; orain alokairuaren aldekoek hartu diete aurrea.


Etxebizitza premiak ere behera egin du. 2008an 528koa zen etxebizitza beharra eta gaur egun 371koa. Horretarako hainbat arrazoi daudela uste du Yurrebasok: "Krisiak berak premia hori apaltzea ekarri du, besteak beste".

 

AZTERKETA

Herritarrei egindako inkesta (2016)

Gazteen prospektiba