wrapper

Aisialdi aktiboa bultzatze aldera, astean bi egunetan, taldean oinez ibiltzera irteteko aukera eskaintzen da herrian, "Osasun Ibilbideak" programaren baitan. Zailtasun maila errazekoak izaten dira, gaitasun maila guztiek egiteko modukoak. Hilero, gainera, irteera bereziren bat antolatzen da.

Martxoan 30ean, Ibai-Eder urtegiaren inguruan paseatzeko aukera paregabea izango da, bertara joan nahi dutenentzat joan-etorriko autobusa zerbitzua jarri baitu Udalak.

Ordutegia
Bus irteera udaletxetik: 10:00etan
Irteera Ibai-Ederretik: 12:00etan
Ibai Ederreko Itzulia-distantzia: 8 km
Zailtasun maila: erraza

Autobusaren plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da, martxoaren 27rako.
Izenematea: Kirol saila: 943-15 00 95 / Baigera: 943-81 44 64