Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hazparne

Hazparne eta Azpeitiko herriek 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, Imanol Elias alkate zela. Azkenean, 1987an sinatu zuten bi herrien arteko senidetze akordioa.

 

Azpeitiko Udalak beharrezko ikusten du Euskal Herriko herrien arteko elkarlana, eta nazio eraikuntzan pausoak emateko konpromisoa ere badu. Hala, senidetze hori bere fruituak ematen ari da, eta gaur egun ere hainbat ekitaldi antolatzen dira bi herrien arteko harremana bizirik mantentzeko.