wrapper

SANINAZIYUEK: BEZPERA

Kategoria
Kultura
Data
2018/07/30 00:00

11:00etan
HAMAIKETAKOA, Plaza Nagusian.

12:00etan TXUPINAZOA
Herriko jaiei hasera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Ziekoko Gaiteroak eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasera.
Aurten Izarraitz Txistulari taldea eta Euskaraldiaren sustatzaileak izango dira gonbidatu eta goraipatuko direnak San Ignazio jaietako txupinazoan.

12:30ean
Kalejira aldarrikatzailea, trikitilariek lagunduta.

12:30ean
Arratsaldean toreatuko diren ZEZENEN AUKERAKETA, zezen plazan.

15:00etan
HERRI BAZKARIA, Plaza Nagusian.

17:00etan
Jolasak txosnagunean.

18:00etatik 19:30etara
BIGANTXAK 16 urtetik gorakoentzat.
Ondoren, zezen txikiak. Done Jakue kalean. Ganadutegia: ZELAI LUZE.
KANTU KOLORE taldea, Olazko Andre Mariaren Plazan.

18:30ean
ZEZENKETA , FERIKO BIGARRENA
Ganadutegia: LA QUINTA-PALMA DEL RIO (Córdoba).
Toreatzaileak: CURRO DIAZ, EL FANDI, SEBASTIÁN CASTELLA.

19:00etan
MEZA eta BEDERATZIURRENA, Loiolako Basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, parrokiko abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Salve abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Javier Alberdiren gidaritzapean.

19:30etik 21:30era
GAU ERDI TXARANGAREN KALEJIRA alaia, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
Juan Carlos Del Pozo
19:30etatik 21:30etara
ROCK KALEAN emanaldia eta ikuskizuna, kaleetan zehar.

22:00etan
SKASTIren kontzertua txosnagunean.

23:00etan
LEHENENGO SU FESTA Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxearen eskutik.

23:30ean
GOZATEGI TALDEAREN kontzertua, Plaza Nagusian.

DJ- GAUAemanaldi bikaina, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00etan
EZTEN GIRO TALDEAREN KONTZERTUA txosnagunean.

 
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information