wrapper

Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbildu eta zerbitzua hobetzeko helburuz lekualdatuko ditu
1766ko Matxinada kaleko 2 eta 3 etxeatarien baxuan ezarriko dira Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuak. Bulegoak leku aldatuta “zerbitzuak herritarrengana gerturatu eta zerbitzuak hobetzea” da helburua. Obrak abuztuan hasiko diraeta 2023ko urtearen
Etxebizitza programaren bidez, alokairurako bitartekaritza eta dirulaguntzak eskainiko ditu udalak
Etxebizitza politikaren baitan abiatutako bidearen baitan, Etxebizitza Programa aurkeztu dute, Nagore Alkorta Alkateak, Ainara Larrañaga Gazteria Zinegotziak eta Josu Labaka Hirigintza zinegotziak. Programa horrek bi norabidetan eragingo du. Alde
Ekonomia sustatzeko laguntzak indartu eta 450.000€ bideratu ditu udalak ehun ekonomikoa indartzeko
Maiatzaren 12an aurkeztutako babes sozial eta ekonomikorako neurrien baitan, gaur, Azpeitiko Ekonomiaren Sustapenerako laguntzak aurkeztu dituzte Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Ogasun Zinegotziak. Plan horren baitan 2022ko aurrekontuetan

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Uztaila eta abuztuan udako ordutegia izango du Herritarren Arreta Zerbitzuak

Bihartik, udako ordutegia izango du udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Hala, astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30ak bitartean izango da irekita irailaren 1era bitartean. Beraz, gaur ekainak 30 osteguna, izango da arratsaldez irekita izango den azken eguna. Gaur 19:00ak arte izango da herritarrentzako zerbitzua irekita. 

Gehiago irakurri

Ostiralean egingo da uztaileko ohiko plenoa

Ostiralean, uztailaren1ean egingo da hileko oiko plenoa, 16:00etan hasita. Aurrez Herritarren Gobernu Batzordea egingo dute ordezkariek.

Gehiago irakurri

Baigera I.a itxita izango da eskualdaketagatik

Gaurtik aurrera, 15 bat egunez, itxita izango da Baigera I. taberna-jatetxea eskualdaketagatik. Gaur arteko kudeatzaileak utzi egin du eta berria sartu aurretik hainbat egokitze eta berritze lan egingo ditu udalak. Horregatik, uztailaren erdira arte itxita izango dela aurreikusten da. Udalak aurrez barkamenak eskatu nahi dizkie erabiltzaileei sortutako endredoengatik. 

Gehiago irakurri

Sexu erasoen inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina abiatu dute Udalak eta Emakume Txokoak, festen atarian

Azpeitiko Udalak eta Emakume txokoak, festen atarien azken urteotako lanari jarraituz, eta bi urteko festen hutsunearen aurrean duten kezkaren baitan, sexu erasoen inguruko sentsibilizazio eta formazioa eskainiko dute. Uztailaren 6an, eraso bat jasan ostean dauden bideein inguruko xehetasunak eskainiko dituzte. Uztailaren 8an, berriz, neska gazteei zuzenduta autodefentsa ikastaroa eskainiko da, doan. Horretarako aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan edo Gaztelekuan. 

Gehiago irakurri

Azpeitia dantzan jarriko dute uztailean

Uztailarekin batera dator, ohituari jarraituz, Azpeitia Dantzan ekimena. Datozen asteetan, herriko talde edo eskolek eskainitako hiru dantza saio ikusteko aukera izango da. Sahatsa, Itsasi eta Dantzaki dantza eskolako dantzariak pretatutako ikuskizuneka izango dira. 

Gehiago irakurri

LGBT+ Harrotasunaren Eguneko adierazpena

Maiatzaren 17an, LGBT+fobiaren kontrako egunean esaten genuena errepikatzen dugu Ekainaren 28an, LGBT+ harrotasunaren egunean. Harro gaudelako gure bizitzez, harro gure bizi historiaz, harro LGBT+ mugimenduaz.

Gehiago irakurri