wrapper

Oharrak

Lan munduan euskararen normalkuntza erronka
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Azpeitiko Udalak herriko enpresentzat jardunaldia antolatu du, Basazabal Jauregian. Bertan, 25 bat enpresetako ordezkariak bildu dira, lan munduan ere hizkuntza normalizazioa bultzatzearen
Euskaren Nazioarteko Eguneko adierazpena
Atzoko ohiko plenoan, gaurko Euskaren Nazioarteko egunaren baitan, HAKOBAn adostutako adierazpena onartu zuten, aho batez. Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak horrelako adierazpenak "hainbat sentzibilitateren artean adoste" pozgarritzak jo zuen
Gizarte beharrei erantzun, ekonomia sustatu eta trantsizio energetikorako proiektu estrategikoak
Nagore Alkorta alkateak, “epe luze eta motzera begira” proiektuak gauzatzeko tresna direla udal aurrekontuak azpimarratu du. Hala, “eguneroko beharrei” erantzuteaz gain, “proiektu estrategikoak” bultzatzeko konpromisoa agertu du. 2022ko aurrekontuak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

'Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi' antzezlanak jaso du Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslearen saria

Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, Euskal Antzerki Topaketen baitako Ikuslegoaren Saria eman du Azpeitiko Udalak; aurtengoan, Kamikaz kolektiboak, Ttak Teatroak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean ekoitzitako Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak jaso du. 600€k-ko saria jaso dute. 

Gehiago irakurri

Azpeitiko Udalak 491.567 euro jasoko ditu Udal Igerilekuan eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eguzki sorgailu fotovoltaikoaren bidez energia berriztagarriak instalatzeko

Udalak 983.135 euro bideratu ditu Udala Igerilekuan eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarriak instalatzeko, eguzki-sorgailu fotovoltaikoaren bidez. Kopuru horren ia % 50a IDAEk (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) diruz lagunduko du, Karbonoaren Beheko Ekonomiarako emandako diru-laguntzarekin. Lan horiei esker, energia-kontsumoa %18 aurreztuko da (313.875 Kwh/urte), eta gutxi gorabehera 49 tona CO2 gutxiago isuriko dira.

Gehiago irakurri

Aldi baterako hiru langile kontratatuko ditu Udalak

2021 urteko Enplegu Planaren baitan, beste hiru langabetu kontratatuko ditu udalak, aldi baterako. Lanbideren bidez egingo dira aldi baterako kontratazio horiek. Beraz, interesdunek Lanbidera jo behar dute; izen ematea abenduaren 3ra arte izango da zabalik. Adinekoen teknikaria, digitalizazio administraria eta datu baseko teknikari lanetarako kontratatuko dira. 

Gehiago irakurri

Skatepark berria Izarraizko Atea parkean egitea adostu dute zaletuek eta udalak

Skatepark zaharrean ibiltzen diren zaletuek, gaztelekuko nerabeek eta udalak elkarlanean diseinatu dute skate park berria. Leihaketa publikoa abian da eta datorren udaberri ingururako parke berria eginda egotea aurreikusten da. Parkea egiteko gehienezko inbertsioa 330.334,34€koa izango da. 

Gehiago irakurri

Gaur, 19:00etan hasita, abenduko ohiko plenoa egingo da

Gaur, abenduak 2, osteguna, Azpeitiko Udalak abenduko ohiko plenoa egingo du. 19:00etan hasita, besteak beste 2022. urteko aurrekontuak izango dituzte hizketagai, udal ordezkariak. 

1.- Udalbatzak2021eko azaroaren 2an egindako akta onartzea.
2.- 2022. ekitaldirako aurrekontu a onartzea.
3.- Azpeitiko HAPO-ren aldaketa puntuala H.E. 2 Garmendialde eremuaren banuan, 2.1. Perdillegi azpieremurako eta A.D.2.3 San Martin zuzenekojarduketarako lurzatirako.
4.- Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana onartzea
5 .- 2021 eko Euskararen Nazioarteko egunerako adierazpena.
6.- Alkatetzak2}2leko ekainean emandako Ebazpenen beri ematea.
7.- Alkatetzak 2022ko azaroaren 23an emandako Ebazpenarcn berri ematea: 202leko aurrekontuan 7. kreditu aldaketa.
8.- EAJ udal+aldeak aurkeztu duen'Jaso nahiko genukeena eskaintzea" mozioa.
9.- Bildu udal-taldeak aurkeztu duen "interes publiko goreneko proiektuen erregulazio beniari buruzko mozioa"
10.- Galdera eta erreguak.

Gehiago irakurri

Abenduaren 15ean egingo da Ekindar azpeitiarren energia kooperatibaren aurkezpena

benduaren 15ean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean egingo da lehen batzar irekia. Bileraren ostean, bazkidetza kanpaina jarriko dute abian %100 herritarrena izango den energia kontsumo kooperatiba osatzeko.

Gehiago irakurri