Dena prest 'Kontuan hartzeko kontatua' jardunaldirako
Memoria eta erreparazio bidean, urrats bat egin nahi du Azpeitiko Udalak, eta minak aitortzeko eta osatzeko, gozamenerako espazioak sortzeko eta LGTBIQ+ politika publiko eraginkorrak osatzen jarraitzeko helburuarekin, 'Kontuan hartzeko kontatua' LGTBIQ+ memoria eta erreparazio jardunaldiak antolatu ditu urriaren 4rako (larunbata), Eihera kooperatibako kideekin elkarlanean.