wrapper

Oharrak

Udako festetako hainbat eginkizunetarako lan eskaintza

Azpeitiko Udalak udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 4tik 11ra bitartekoa izango dute, bi egunak barne.

Izena emateko lekua: Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua

Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

1º Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
2º Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
3º Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) NAN fotokopia
b) Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

- Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.

 

Eskaera orria

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information