wrapper

Oharrak

Azpeitian Basozabal jauregia berrerabiltzeko 2. faseko lanen kontratazioa

Alkate­tzak 2017ko mar­txo­aren 29an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen Basozabal Jauregia berrerabil­tzeko proiektu osoaren II faseko obrak eslei­tzeko kontratazio espedientea onar­tzea erabaki zuen.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman ­zitzaion, lehiaketa irekiaren bidez.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onar­tzen duen 3/2011 Legegin­tzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.

Azpeitiko Basozabal Jauregia berrerabil­tzeko proiektu osoaren II faseko lanak eslei­tzeko kontratazio bal-din­tza administratibo zeha­tzak.

1. Entitate Eslei­tzailea.

a)  Entitatea: Azpeitiko Udala.

b)  Espedientea izapida­tzen duen bulegoa: Udaleko Idazkari­tza.

c)  Espedientearen zenbakia: 123K.

2.  Kontratuaren xedea.

a)  Helburuaren azalpena: Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen Basozabal Jauregia berrerabil­tzeko proiektu osoaren II faseko obrak exekuta­tzea.

b)  Ataletan bana­tzea: ez.

c)  Lanak egingo diren lekua: Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen eraikun­tza.

d)  Lanak egiteko epea: sei hilabete. Beharrezkoa izango da lana 2017ko azaroan amaitua izatea, Eusko Jaurlari­tza­ren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-lagun­tzak egiazta­tzeko.

3. Izapide­tza, prozedura eta adjudika­tzeko modua.

a)  Izapidaketa: Ohikoa.

b)  Prozedura: Irekia.

c)  Modua: Lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 535.534,24 €koa izango da, eta horri 112.462,19 € eran­tsi beharko zaizkio (% 21eko BEZari dagozkionak).

Guztira, BEZ barne: 647.996,43 €.

5. Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarri­tzat (garran­tziaren eta hazta­tze­aren arabera handienekotik txi­kienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta).

A)  Automatikoki balioe­tsi daitezkeen esleipen irizpideak.

1. Proposamen ekonomikoa (0-55 puntu):

Proposamen ekonomikoa balioesteko, ondoren deskriba­tzen den formula aplikatuz kalkulatuko da puntuazioa:

1.— Lizitazio-aurrekontutik behera % 0 eta % 15 artean egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honela aterako da: egin duten eskain­tza ekonomikoak duen beherapenari –%tan adierazia– bider 3,4 puntu. Beraz, balorazio-proposamenaren kopuru bera adierazi duten proposamenek 0 puntu lortuko dituzte, eta % 15eko beherapena aurkeztu duen proposamenak, berriz, 51 puntu lortuko ditu.

2.— Lizitazio-aurrekontutik behera % 15a baino gehiagoko beherapena egin duten proposamenei dagokienez, balorazioa honqko baloreen arteko interpolazio linealaren bidez lortuko da:

A.— % 15eko beherapenak, 51 puntu.

B.— Proposamenik ekonomikoenak, 55 puntu.

B)  Balorazio subjetibo baten menpe dauden esleipen irizpideak.

2. Proposamen teknikoa: Obraren azterlana eta lan programa zehazten duen memoria teknikoa (0-45 puntu).

Eskain­tze­tan ondorengo atalak garatu beharko dira, eta horietan baloratuko da atal bakoi­tza­ren zuzentasuna, azterketaren xehetasun maila eta lizitazioaren xede den kontratuarekiko egokitasuna.

Lanen programazioa, bertan zehaztuta lanen hasiera-, egikari­tze- eta amaiera-datak. Ezarri den exekuzio epea murriztea baloratuko da, baldin eta lanen programazioan edo plenean behar bezala arrazoitua baldin badago eta beti ere aurreikusitako errendimenduak maten­tzen badira.

Eraikinaren instalazioen fun­tzionamenduaren gaineko eragina murrizteko azterlana.

Inguruan dituen gune publikoetan izango duen eragina murrizteko azterlana.

Obra-lanen azterketa eta antolaketa, bai eta horiek egiteko jarritako giza-baliabide eta baliabide materialena.

Ingurugimen arloko hobekun­tzak.

Proposamen teknikoaren luzera: gehienez 5 orri DIN A4 tamainakoak, bi aldeetatik, hizkien ­gutxieneko tamaina 10ekoa. Diagramak baleude, DIN A3an aurkeztu ahal izango dira.

6. Bermeak.

Behin-behinekoa: 16.066,30 € (lizitazio prezioaren % 3 (BEZ gabe).

Behin betikoa: Esleipen prezioaren % 5 (BEZ gabe).

7. Eska­tzailearen betebehar bereziak.

a)  Sailkapena: Ekonomia eta Ogasun Ministerioak edo Eusko Jaurlari­tzako dagokion Sailak emandako sailkapen ziurtagiria, obra-kontratista bezala inskribatuta dagoela egiazta­tzen duena:

Taldea: C).

Azpitaldea: 4).

Taldea: K.

Azpitaldea: 7).

Kategoria: e).

b)  Kaudimen baldin­tzak egiazta­tzeko beharrezkoa den dokumentazioa: (Baldin­tza Pleguen 20. klausula begiratu).

8. Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a)  Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Azpeitiko Udala.

b)  Helbidea: Enparan­tza nagusia 5.

c)  Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia.

d)  Telefonoa: 943.157.200 eta 943.157.198.

e)  Telefaxa: 943.157.201.

f)  Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

g)  Web: www.azpeitikoudala.eus.

9. Eskain­tzak nola egin.

a)  Eskain­tza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita, hogeitasei egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jaso­tzeko.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainon­tzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

c)  Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

d)  Lizita­tzaileak bere eskain­tzari ­eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Poste­txeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskain­tza­ren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldin­tza horiek bete­tzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amai­tzen den egunean baino beranduago jaso­tzen badu hura.

10. Eskain­tzak ireki­tzea.

a)  Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 21. klausula).

b)  Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizita­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak ireki­tzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari fax eta telefono zenbaki bat eta korreo elektronikoaren helbide bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jar­tzen da.

Azpeitia, 2017ko mar­txo­aren 29a.—Eneko Etxe­berria Bereziartua, alkatea. (2249)

 

Dagokigun kontratazio expedientearen bidez 2. faseko lanak esleituko dira

 

Dokumentazioa

Baldintza ekonomiko administratiboen pliegoak

Eskaintza ekonomikoa aurkezteko eredua

Erantzukizun-adierazpena

Memoriaren eranskina

Baldintza pleguak

Memoria

Planoak

Planoak (instalazioak)

 

Dokumentazioaren akats zuzenketa

Alkatetzak 2017ko martxoaren 29an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko Enparan kalea, 18an dagoen Basozabal Jauregia berrerabiltzeko proiektu osoaren II faseko obrak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Era berean, Erabaki honekin esleipen prozedurari hasera eman zitzaion, lehiaketa irekiaren bidez (iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko apirilaren 4an, 66 zenbakia).

Iragarki honetan jasotako aurrekontuan huts bat dagoela ohartarazi ondoren, honekin batera dagokion zuzenketa egingo da:

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 530.519,51koa izango da, eta horri 111.409,10 € erantsi beharko zaizkio (% 21eko BEZari dagozkionak).

Guztira, BEZ barne: 641.928,61

 

Dokumentu berrituak

Aurrekontua (zuzenduta)

Aurrekontu laburpena

 

 

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information