wrapper

Udal lorategi eta berdeguneen mantentze zerbitzua

Alkatetzak 2017ko urtarrilaren 18an emandako Ebazpenaren bidez Azpeitiko zenbait udal lorategi eta berdeguneen mantentze zerbitzua, jardubide irekiaren bidez, kontratatzeko espedientea onartu zuen.

Azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekreturen 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdiari publizitatea ematen zaio.
1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen kodea: 116K/2017

2.-Kontratuaren xedea.

a) Helburuaren azalpena: Azpeitiko zenbait udal lorategi eta berdeguneen mantentze zerbitzua.
b) Ataletan banatzea: ez.
c) Lanak egingo diren lekua: Azpeitia (Udalaren kontratazio profilean 1 zenbakia deun Eranskin moduan jaso da kontratua egikaritzeko lekuak jasotzen dituen planoa)
d) Lanak egiteko epea: urte bete.
3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia
c) Modua: Lehiaketa.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziora aurkezteko oinarrizko aurrekontua 150.000 € da (BEZa barne).
Kontratuaren osotasunerako balioetsitako aurrekontua: kopuru bera.

5.- Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat (garrantziaren eta haztatzearen arabera handienekotik txikienera eta emango zaien pisuaren arabera zerrendatuta):

A) AUTOMATIKOKI BALIOETSI DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

1.- Proposamen ekonomikoa: 50 puntu.

B) BALORAZIO SUBJETIBO BATEN MENPE DAUDEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK.

2.- Txosten teknikoa: 40 puntu
a) Langileak: 10 puntu.
b) Makineria eta egin beharreko azterketak: 10 puntu
c) Antolaketa Orokorra: 10 puntu.
d) Kontrol sistemak: 8 puntu.
e) Aurkeztutako azterketaren zehaztapena, zuzenketa eta edukia: 2 puntu.

3.- Zerbitzuari hobekuntzak: 10 puntu.

Irizpide hauek Administrazio Klausulen Berezien Agirian dauden behar bezala garatuta, eta hauek Kontratazio profilean daude argitaratuta.

.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: Esleipen prezioaren %5 (BEZ gabe).

7.- Eskatzailearen betebehar bereziak.

Lizitazioan parte hartzeko eta kaudimena egiaztatzeko baldintzak 9. eta 10. klausuletan daude jasota, Kontratazio profilean argitaratuak bere osotasunean.

Lizitatzailearen parte hartzeko ahalmena eta kaudimena adierazpen baten bidez egin daiteke (A eranskin moduan jasota dago kontratazio profilean)

8.- Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu.

a) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: AZPEITIKO UDALA.
b) Helbidea Enparantza nagusia 5.
c) Herria eta Posta Kodea: 20730 Azpeitia
d) Telefonoa: 943.157200 eta 943.157198.
e) Telefaxa: 943.157201.
f) Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
g) Web: www.azpeitikoudala.eus

9.- Eskaintzak nola egin.

a) Eskaintza egiteko azken eguna: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun natural.

Epe bera izango da dokumentazioa edota informazioa jasotzeko.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo berezien orrian zehazten dira.

Plegu ekonomiko-administratiboak, proiektu teknikoa eta gainontzeko dokumentazioa Udalaren Kontratazio profilean daude. Kontratazio profila Udalaren web orriaren barruan dago.

c) Aurkezteko tokia: Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharra duen epea: 3 hilabete.

Proposamenak aipatutako lekuan astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 9etatik eguardiko 14:00etara aurkeztuko dira eta larunbatetan 12:00 etara.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Kasu horretan, bidalketak Postetxeko bulegoan duen data egiaztatu beharko du enpresariak eta egun berean eskaintzaren bidalketa kintratazio organoari jakianarazi, telegrama edo faxez. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu, proposamena ez da onartuko, baldin eta kontratazio organoak, aipatutako epea amaitzen den egunean baino beranduago jasotzen badu hura.
10.- Eskaintzak irekitzea

a) Erakundea: Azpeitiko Udaleko Kontratazio mahaia (pleguen 12. klausula).

b) Data: Kontratazio organuak erabakiko du eta lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko die, bai eta argitaratuko du bere kontratazio profilean, beti ere aurkeztutako proposamenak irekitzeko data baino lehenago. Horretarako, lehiakideek Udalari enpresaren ordezkaria, bere fax eta telefono zenbakia eta helbide elektroniko bat adierazi beharko diote, harremanetarako.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

 

Plegu teknikoak

I. eranskina

Plegu administratiboak

I. eranskina

II. eranskina

III. eranskina

 

ESLEIPENA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea